Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Botoak erdiesteko manerak. After hours
Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, hauteskundeak
Iruñeko Errotxapea auzoak badu bere alde zaharra. Eguerdia da, tabernaren atean ondoko ibaiaren izena. Bezero gehienak etxeko egongelan baleude ari dira. Gu, ostatuaren bazter batean hamaiketakoa egiten ari gara, atetik gizon bat sartu da, berehala ezagutu dut, ez nau ikusi, zuzenean jabearengana hurbildu da.
-Egunon, Nekane? Ezer falta al zaizu?
-Segituan esanen dizut, zeozer hartu nahi al duzu?
-Atera kortau bat.
Luzea da gizona, zure aurrean jarriz gero inguratzen zaituela dirudien horietakoa. Urteak daramatza autonomo, ostalaritzako generoa banatzen du. Nekanek kafe bat zerbitzatu dio. Ezin izan dut gehiago itxaron.
-Zure esanetara komandante. Ausartu natzaio, horrela deitzen genion burua soildua ez zuen garaian.
-Zu hemen? Katilua eskuan guregana etorri da.
Gaupasa arrotza ez genuen garaiko ezaguna dut Oskar, orain oso gutxitan elkartzen gara. Gehienetan gurasook biltzen gaituen festaren batean izaten da. Beti bezain kementsu kausitu dut. Merezia zuen eta merezia du komandante ezizena. Gurekin egon den bost minutu eskasetan ez da isildu eta solasa monopolizatzeaz gain Nekaneren eskaera egin du. Alde egitean, betikoa, ea noiz elkartzen garen patxadaz, gozo-gozo aritzeko.
Bada sekulan ahaztuko ez dudan gaupasa bat. Hamasei urte joan dira igande hartatik. Egiaren aitortzeko ni gaupasa eginda nengoan, Oskar ez, Komandantea guregana lotu zen goizeko zortziak aldean, etxetik zetorren, fresko zetorren. Iruñeko Donibane auzoan elkartu ginen, after hour bat genuen azken aurreko geltokia. Oskar Pirurekin etorri zen, azken hau ez zetorren Komandantea bezain fresko, baina tira, Piru beti diesela izan da, nekez nekatzen den horietakoa. Bagenekien Oskar eta Piru bikote ramegante bezain eraginkorra osatzen zutela hauteskunde egunetan.
-Etxera joan aurretik badakizue, eskolara. Lanari lotu zitzaion Komandantea.
Labur esan dezadan, eguna Donibane auzoko after hour horretan eman zuten, ezagunak eta horren ezagunak ez zirenak hauteslekura bideratzen. Baziren, gu bezalakoak, etxera joan aurretik botoa emateko asmoa genuenak, baziren aipamen hutsarekin hautesontzietara bideratuko zituztenak, baina beste batzuekin ez zen horren erraza. Oskarrek eta Piruk helburu bera zuten, baina balizko botoemaileak konbentzitzeko baliatzen zituzten arrazoiak ez ziren berdinak, horretan ere, uztarri ederra bikote harena.
Urte hartan hiru dozena lagun bideratu zituzten hauteslekuetara. After hour horretako bezero onak ziren Komandantea eta Piru, baina jabeak eguerdi partean erdi txantxetan erdi serio, bezeria uxatzen ari zirela ohartarazi zien.
Nekez errepikatuko da hurrengo igandean duela hamasei urteko hura. Menturaz, berriz osatuko dute bikotea Piru itzultzean.