Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Bizkor Ramon, bizkor!
Mai23 0

Bizkor Ramon, bizkor!

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, hauteskundeak

Iruñeko Media Lunan ikusi berri dut historialaria, egiaren aitortzeko historiaren istorioak izan dira bere ikerketa eremua, eta zoritxarrez aspaldi honetan ez du ia ezer argitara eman. Presaka gelbintzan biok eta terrazaldia (hiri buruzagian terraza batean gertaturiko solasaldi luzea) beste baterako utzi dugu. Agurtu eta berehala, ezagutu nuenean, hau da, 80.eko hamarkadaren akaberan historialariak kontaturiko pasadizoa gogoratu dut. Mustu berria zen PSE eta EAJren arteko gobernua, 1986ko bozketen ondoren PSEk 19 eserleku erdietsi zituen Gazteizko legebiltzarrean, EAJk 17.

Ramon Jauregi

Ramon Jauregi

Ardanza izan zen gobernu horretako lehendakaria eta Ramon Jauregi lehendakariordea. Afera da, historialaria unibertsitate bateko ordezkaria zela garai hartan eta ekitaldi instituzional batera joan behar izan zuela. Aretoan lehendabiziko lerroan eseri zen, inguruan hainbat jeltzale zituen. Ekitaldi horretan, besteak beste lehendakariordea mintzo behar zen, eta hara, euskaraz ekin zion berbaldiari. Lagunak bi jeltzaleen arteko elkarrizketa berritu zidan:

 -Ederto moldatzen da euskaraz

-Gainera bizkaieraz ari da

 Mende laurdena igaro da pasadizo hartatik eta hamairu urte Jose Antonio Ardanza lehendakari egin zuten EAJ-PSE koalizio gobernu haietatik.

 Igandekoaren ondoren inguratzen gaituzten hedabideetan hainbat iritzi plazaratu dira gure egoera politikoaren etorkizun hurbilaz. Iritzi emaile askok PSE-EE eta PSNren gainbehera hartu dute hizpide, eta galderen artean honako hau, egoera berri honetan zein izanen da bai EAEn bai Nafarroan sozialistek hartuko duten erabakia? Erkidegoan, jeltzaleekin dituzten harremanak sendotzearena dirudi aukerarik gertagarriena. Nafarroako sozialistek UPN sustengatzeko sortuak dirudite. Etorkizun hurbilean aldaketa gutxi erankudeen agintaritzari dagokionez. Baina, eta prozesua? Prozesuak ez omen du atzera bueltarik, igandeko hauteskundeek ezin garbiago adierazi dute hori. Baten batek, esanen du, 1999koan gauza bera esaten zela, eta ezin zaio arrazoirik kendu, abertzale bat ilusionatzea baino gauza errazagorik ez da. Baina nor ez da ilusionatuko azken hilabeteotan esan eta egin direnekin?

Ramon Etxezarretak gaur plazaratu duen artikulua irakurtzeak historialariak 1989an kontaturiko pasadizoa gogora ekarri dit berriz ere. Horrexegatik, bizkor Ramon, bizkor! Ea prozesuak atzera bueltarik ez duen Marianoren aldia ailegatzen denerako.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Irakurketa interesgarriak | Horrela bizi bagina beti - [...] Patxi Larrion-Bizkor Ramon, bizkor [...]
  2. Interesgarriak | Horrela bizi bagina beti! - [...] Patxi Larrion-Bizkor Ramon, bizkor [...]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA