Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Diaspora » Alberdi eta aberatsak
Eka29 0

Alberdi eta aberatsak

Atalak: Diaspora, Ez gara hutsaren hurrengoak

Cordobako Belgranok bigarren mailara bidali ditu aberatsak. Kanporaketan erabakigarria izan da Alberdi.

Juan Bautista Alberdi

Juan Bautista Alberdi

 Belgrano futbol taldea duela 106 urte sortu zen judasen arbola baten azpian eta ia hasieratik Alberdi auzoko futbol zelaian aritu da, duela mende bat erraldoia zen estadioa eta egun harmailak pirata urdin argiez mukuru agertzen dira Belgranok etxean jokatzen dutelarik.

 Lankide batek diasporometro izeneko tramankulua patentatu nahi du. Gertakari bat aitzakia hartu eta euskal diasporaz jardun.

 Piraten futbol zelaiak Juan Bautista Alberdi Araoz juristari zor dio izena. Bestalde, hiru Lascano -Nicolas, Jose eta Balbino- ageri dira Belgranoren lehendabiziko zuzendaritzan, futbolean aritu ziren aitaren iritziaren kontra eta amaren onespenarekin. Anaietako bat, Jose Lascano, Argentinako selekzioan jokatu zuen lehen urdin argia izan zen.

 Piraten hitzetan maitasunezko 106 urte igaro dira ordudanik eta 2011 honetan berriz ere lehendabiziko mailara. Alberdin bideratu zuen Belgranok kanporaketa eta Juan Carlos Olavek  Monumentalen bigarren zatian gelditu penaltiak River Plateren  erabateko ondoratzea ekarri zuen.

 Diasporometroak positiboa emanen luke taldearen autobusean ere.

Igoeraren ospakizuna

Igoeraren ospakizuna

 Argentinaren kasuan munduko hainbat bazterretatik etorritakoak eta bertakoak (kreolak barne) elkartzeko balio izan zuen futbolak.Gurean Atlhetic dugu adibiderik hurbilena.

Alberdiko piratak

Alberdiko piratak

 Alberdiko erraldoiak menpean hartu du River Plate. Adjektiboak agortu zaizkie Buenos Aires aldean. Inork irudikatzen al du Barça edo Real Madrid bigarren mailan? Bat baino gehiagok, eta ez ditut urruti, bigarrenean nahi du aspaldi Atlhetic.

 Pentsatu nahi dut Bilardo zaharrak, bosteroa izaki, ezer esatekorik izanen duela River Plateren jaitsieraz.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA