Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Iruñeko ferietan » Hezur eta haragizko plazaren plazera
Uzt13 0

Hezur eta haragizko plazaren plazera

Atalak: Iruñeko ferietan

Uztailaren 10a, igandea, ekia sartalderuntz abailtzen ari da. Mahaitik altxatu gara eta dantzan utzi dugu irrati esataria. Hogei urte paseak daramatza era guztietako desinformazioaren kontra engaiaturik Irulegi Irratiko Jojok. Bazkalondoan tartea izan dugu solaserako, baina gaia ez dugu inondik ere agortu.

Beste baterako utzi behar komunitateaz, komunitatearen barneko hartuemanez, idatzirik ez diren kodeez  eta enparauez solasteko plazera. Sanferminetako igandean atun-jana izan dugu haragizko plaza. Kontzeptua Xabier Gantzaraini ikasi nion, baina, nonbait ez da berea, duela urte bete maratila batean azaldu zigunez lagun baten gogoeta hartu zuen abiapuntu hezur eta haragizko plazez jarduteko. Teknologia berriek gure arteko harremanak ugari dituzte, baina ordezkaezinak dira solaskidearen bisaia eta inoiz ere hatsa lagun dituzularik izaten diren hartuemanak.

Atun-jana sanferminetan

Atun-jana sanferminetan

Karrikiritarren atun-jana ez da izan sanfermin hauetan dastatu dudan  hezur eta haragizko plaza bakarra. Iruñea egun hauetan haragizko plaza erraldoia duzu, gainera hiriaren geografiak ez die hartuemanei trabarik jartzen. Sanferminetako ostiral-larunbatekoan zazpi lagun elkartu ginen, elkar ezagunak, baina kasu gehienetan elkar ezagunak teknologia berriak tarteko. Sanferminologoak zuzentzen ez badit, egun horretakoa haragizko plazaren ezinbestekotasunaren frogatzat har dezakegu, oraindik ez da sortu elkarrekin eman genituen hemeretzi ordu horiek ordezkatuko dituen tweet, sky edota blogik.

Haragizko plaza batean eman genion akabera ostiral-larunbateko ibilera rameganteari. Euskalerria Irratikoek Erredin aldeko Zaldi Txurin eguerdiro egiten baitute sanfermintza saioa. Irratia ikusi, erakutsi behar baita.

Datozen hilabeteetan teknologia berriak baliatuko ditugu elkarren berri izateko. Irailaren 30erako egin genuen hitzordua, horixe dugu hurrengo hezur eta haragizko plaza.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA