Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Arantzadikoak
Atalak: Arantzadikoak, Ez gara hutsaren hurrengoak
Uztailaren 1a, ostirala, seiak dira, oraindik ez du arraso xuritu, ordu erdi barru kalean naiz, oinez noa lantokira. Alemaniarren zubi berria igaro, Arantzadin sartu eta errrepide bazterreko Irujo etxeko atarian bi hankabiko ikusi ditut, gizonak kirol-jertse gorri bat darama, neskak jaka urdina, haiengana hurbildu ahala zorroztu dut soa, ezaguna egin zait gizonaren aurpegia, bertsolari hori al da? Harengana zuzendu natzaio eta lotsagabe esan diot
Arantzadiko Alemaniarren zubia
-Hi halakoa haiz
-Bai! Harriduraz erantzun dit.
-Patxi nauk ni, Martinen laguna
-Martin, bai, orain Japoinian zebilek hori, ea ez den berde itzultzen!
-Hori duk, hori!
Antzematen zaie ez direla altxatu berriak, baina hizketan suelto ari da gizona. Neska atzean geratu da, barrez lehertzear dela iruditu zait. Agur moduan edo, hauxe esan diot gizonari
-Beno, gaur uztailaren 1a duk, ezta?
-Bai, orain uztailaren 1a duk
-Beno nik lan pixka bat egin behar diat
Arantzadiko meandroan utzi ditut. Uztailaren 1a da, Yolanda Barcinak gaur hartuko du presidente kargua. Arantzadi parkearen eraberritzearen egitasmoa alkate ohiaren eskutik heldu zen, horren gauzatzean beti izan du alboan orain Iruñeko alkatea den Enrique Maia.
Arantzadiko garaia
Labur esan dezadan Arantzadi perla bat da, edo anitzen esanetan perla bat zen, horien aburuz aspaldi hasi ziren Arantzadin eskua sartzen. Opuseko ikastetxe bat, igerilekuak, Vialogos,… baina orain erabilera tradizionala da desagertzear dena. Agintariek maisterren baratzak dituzte jomugan. Europan gutxi dira erdigunetik horren hurbil Arantzadi bezalako baratza bat duten hiriak.
Krisiak atzeratu egin du udalaren egitasmoa, baina badirudi orain bizkor ari direla. Arantzadiren aldeko plataformak hainbat proposamen egin ditu datorren triskantza apaltze aldera, historiak erakusten digunez nekez lortuko dute gure agintarien nahia aldaraztea, Arantzadi bizirik oihukatuta ere.
Arantzadi bizirik
Baina ez nadin lanturuka hasi, zer gerta ere, Arantzadiren istorioak nahi ditut blog honetara ekarri, Arantzadikoak eta inguru honekin nolabaiteko lotura duten istorioak. Lehendabizikoaren protagonista, inoiz Arantzadi ondoko Errotazar komentuan bizi izan zen fraile kaputxino bat duzue. Aurki emanen dut horren berri.