Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Gartxot. Now we have our Braveheart
Aza21 0

Gartxot. Now we have our Braveheart

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak

-Now we have our Braveheart!

Loiolako Iñigo etorbidean agurtu dut Leoncio. Presaka dabil, bestelako zereginek, saihestezinak diren horiek Bahia kafetegira eraman beharrean etxerako bidean jarri dute. Gartxot filma ikusi berria dugu Karlos III.a zinema-aretoan, estrenaldia mundiala izan da. Hunkitua dago Leoncio, horrek ez nau harritu, baina ez dut entelegatu Now we have our Braveheart esaldiaren azpian dena.

Leonciok maiz ibiltzen du ingelesa gisa horretako epaiak ematerakoan, baina zer dela eta lotu Mel Gibsonek duela hamasei urte ekoitzi, zuzendu eta jokatu zuen filma eta ostiral arratsean Iruñean Juanjo Elordui eta Asisko Urmenetaren eskutik ikusi genuen Gartxot. Hona nire hitzetan Leoncioren ahotik ostiralean atera zena.

Gartxot filma

Gartxot filma

William Mel Gibson Wallace.

William Mel Gibson Wallace.

Braveheart filmaren kontakizuna XII. eta XIII. mendeetan dago kokatua. Laburbilduz, Ingalaterrak menpean dauka Eskozia, gehiengoak Ingalaterrarekiko menpekotasunarekin amaitu nahi du, baina Eskoziako nobleziak interes handiak ditu Ingalaterrako lurretan. Horrek zailtzen du eskoziarren arteko batasuna. Jakin badakit aferak bestelako ertzak badituela, baina, errealitatea ez dabil urrun, gainera, ez gaitezen tronpa, egungo imaginarioan Mel Gibson da William Wallace.

Konkistaren aitzineko konkista da Gartxot filmaren azpititulua. Arturo Kanpionen ipuin bat hartu zuen oinarri Asisko Urmenetak komikia egiterakoan eta komiki hori izan da oraingo filmaren storyboard-a (antza denez British ereduak bere bidea egin du erresuma zaharrean).

Kontakizuna XII. mendearen hasieran kokatu zuen Kanpionek. Bravehearten garaiko Eskozian bezalaxe hainbat botere, interes eta nahi elkarren lehian sartzen dira Itzaltzuko bardoaren istorioan. Alfontso I.a Nafarroako Erregea (Benito Lertxundi), Nobleziaren jarrera irudikatzen duen Merioa (Jose Angel Irigaray), antzinako sinismenen gidari Oxanda (Kristiane Etxaluz), libertate nahiaren paradigma Gartxot (Mixel Etxekopar) eta ororen gainetik agindu nahi duen Eliza.

Gartxot komikia

Gartxot komikia

Braveheart dela eta, nago ez ote dion gehiegizko garrantzia ematen Leonciok film bati  Eskoziaren independentziarako bidean. Aurki Eskozia independente bat ezagutuko omen dugu, azken honek oxymorona dirudi, ba al da egun erabat independente den aberririk? Ezaguna dugu Eskoziako azken urteotako ibilbide politikoa, anitz badira  Eskoziako Alderdi Nazionala aztertu dutenak, ez dut uste oro tronpaturik direnik. Baina,  ez al da gehiegizkoa australiar baten ahalegina eta negozioa Eskoziako Errugbya, futbola eta monetaren pare jartzea? Beti ere, ezin diskutitua da Braveheart modukoek imaginarioaren zabaltzean laguntzen dutela.

Gazteluko Plazari begira ari da Leoncio Gartxoten jokabideaz ari delarik

-Ederra da gero! Mingaina dugu armarik preziatuena.

Hizkuntza da Gartxoten borrokaren motorra. Horretan bat etorri gara Leoncio eta biok.

Joku manikeo-erredukzionistan murgiltzea zilegi bazait, garbi da egungo panoraman nork jokatzen duen Orreagako monjeen rola eta nork du Gartxot ordezkatzen. Baina inor ausartuko al da bizi gaituen Euskal Herrian kokatzen Nafarroako Erregea eta Merioa? Filma ikusi behar ganorazko erantzuna ematekoan.

Loiolako Iñigo etorbidean utzi dut Leoncio, alabarekin ikusi du filma, partitzeko tenorean hauxe galdetu dio aitari

-Aita, zuk Gartxoten gisan jokatuko al zenuke?

Leonciok ez du erantzuten asmatu.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA