Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Somewhere in the mountains…Euskal Herria helburu
Urt15 0

Somewhere in the mountains…Euskal Herria helburu

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak

1995eko udaberria, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Txillardegiren Euskal Herria helburu liburuaren jendaurrekoa. Aurkezlea liburuaren pasarte bat ari da irakurtzen, berrogei urte atzeragoko aferak aipagai, pasartea amaitu eta aurkezleak Antiguakoari galdetu dio,

-Egun, animatuko al zinateke hori egitera?

(…) Gure hizkuntzak –zion Krutwigek- derrigorrezkoa du batzea eta gaurkotzea. Fisika Teorikoa normaltasunez irakatsi behar da euskaraz. Euskalkikeria eta dialektalismo guztien kontra zegoen osotara. (…) Euskara europartu, batu eta desbaserritartu egin behar zela zioen. Bestela, kitto ginela. Hain zuzen ere, hau proposatu zidan behin: euskaltzale multzo bat eratu; eta igandeetan, frak eta kopa-sonbreroa jantzi, eta besterik gabe, Bizkaiko herrietan gaindik euskaraz mintzatuz ibiltzea. (…)

Euskal Herria helburua 1994

Euskal Herria helburu 1994

Pasartea Euskal Herria helburu liburukoa da, 1994koa, Txalaparta argitaletxeko Amaiur bildumakoa, lan hori, besteak beste, oroimen ariketa bat da. Euskadi eta Askatasuna entziklopedia 1993an argitara eman berria eta Jose Luis Alvarez Enparantzak argitaletxe berean zenbait argibide, klaredade, gogoeta egitera beharturik ikusi zuen bere burua. Ia bi hamardada igaro dira Euskal Herria helburu argitara eman zuenetik, eta Txillardegiren ordutik honako ibilbidea azaletik azterturik bat baino gehiagok ustezko joan-jinak azpimarratuko ditu. Jarraian duela 18 urte Donostiarrak sinatu zuen liburutik zenbait pasarte:

(…)Nire garaikideen artean, hitz batez, beren burua el último mohicano sonatuaren kidetzat zeukaten aberkideak, ehunka tropa zitezkeen. Herri baten amaia ikusten ari ginela gauza ageria zitzaigun askori (…)

(…)Bilboko Diputazioko Liburutegian makina bat aldiz gertatu izan zait, neronek (1950 inguru hartan) 1880 edo 1900ean argitaratutako liburu funtsezkoen orri askatugabeak, orduan askatzea: Campion, Herminio Oloriz, Sagarminaga…Lotsagarri iruditzen zitzaidan! (…)

(…) 1949ko udazkenean, ingeniari ikasle, bigarren ingresu saialdian Bilbora joan nintzenerako, zerbait banekien euskaraz. Gutxi. Kostata bazen ere, euskal izkribu errazak irakur nitzakeen; eta, poliki mintzatuz gero, zerbait ulertu eta esan ere bai. Hauxe da egia. (…)

(…)Euskararen ikasteari, hitz batez, gau-minean eman nion nik: Bilbon, metodorik gabe, irakaslerik gabe (…)

(…)Hura bai bikote ikusgarria! Lekeitiar zaharra (Azkue) eta bilbotar germaniko gaztea (Krutwig), a ze parea! (…)

(…) Euskaltzainen hizketan ezezik, abertzale euskaldunen artean ere gaztelania zen etengabeko mintzabidea. Euskaltzaleak ez ziren euskaraz bizi, bantueraren espezialistak bantueraz mintzo ez diren bezalexe, euskaltzaleak Ahuñemendiko mendebaltar indioen espezialistak ziren. (…) Honek UCLAko irakasle baten esaldia gogorazten dit, Ipar Ameriketako hizkuntza indioren baten fonologiaz zerbait azaltzerakoan, hitz hauetaz hasi baitzituen bere azalpenak: “Somewhere in the mountains…” (…)

Aipu hauek guztiak III.ekoak Euskara izenburuko kapitulukoak dira. Liburuaren azken aurreko kapituluan ezkerra hartu zuen hizpide,

(…)Eskuinaren zerbitzari zintzo eta objetibo izan nahi ez badugu, hain zuen, eskuinaren jokoa egiteko ikara gainditu behar dugu(..)

Ez zaio gaurkotasunik falta. Txillardegiri ezin zaizkio leporatu egin ez zituenak.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Txillardegi: agur eta ohore - Garaigoikoa - [...] blogean.- Txillardegiren azken elkarrizketa Berrian.- Ahotsak-eko kideek egindako elkarrizketa.- Somewhere in the mountains: Patxi Larrion.Baina onena: berak idatzitako irakurtzea:…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA