Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Datozela antxeta rafaga horiek
Ots29 2

Datozela antxeta rafaga horiek

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak

-Gose geratu nauk

Pasa den ilbeltzaren 6koak ez zuen Martin asebete. Martinek Leoncio engainatu zuen   “Hatortxupop” kontzerturako. Atarrabiakoan Kerobiaren aurretik Bide Ertzean 5 (Ima, Joni, Karlos, Fran eta Joserra) eta gonbidatu gisa Xabaltx, Naroa, Gorka, Toño eta Aritz aritu ziren. Urtarrilaren 7a kolosala zetorrenez igandea aukeratu zuen Martinek apetak asebetetzeko, txirrinta kentzeko.

Bide Ertzean 5

Bide Ertzean 5

Nahi izatera Maule bezain hurbil (urrun) dago hiriburuzagitik Elgeta. Martinek molde zaharrean egin zuen Elgetako Espaloierako bidaia. Altsasun bermuta hartu, Zerainen mokaua, Ordizian sartzea kaskoratu zitzaion baina gogoratu zuen lehengusuak gaztigatu ziola izeba ez zebilela aski ongi. Bergaran hartu zuen kafea, eta ez zuen gogoeta soziolinguistirako lagin faltarik izan Monzon Olasoren hirian.

Iluntzerako bi ordu faltan Elgetan zen, beste baterako utzi zuen Intxortarako bidea egitearena. Kontzertua puntual hasi zen, Espaloian baziren Donostiatik eta Larrabetzutik etorriak.  Elgetakoak ez zuen egarri utzi Martin, gose agian bai, baina egarri ez. Elgetakoak 1998ko abenduaren 12ko kontzertua ekarri zion gogora, Atalluko kontzertu hura, orduan ere Bide Ertzean 5 zen (Ima, Joni, Karlos, Fran eta Labrit), orduan ere teknikari ibili zen Kaki Arkarazo (Azkarateko Katarain estudioan ari baitzen Chucho taldea grabatzen.). Orduan ere, kontzertu itzela eskaini zuten.

Txandal Sessions

Txandal Sessions

Don Inorrez ez da iraileko gau batez hilko, desagertzekotan hondartzan desagertuko da eta martxoaren 1etik aintzina atzo ere geratuko zaigu.

Datozela antxeta rafaga horiek, ametsak ez dira bihar itoko Kursaal ondoko hondartzan.

2 Iruzkin

  1. Iban | 2012-02-29 at 23:52

    Bihar eguen pop! Beste kontzertu ON bat 🙂

    Gogoz.

    Reply
  2. Aitor | 2012-03-01 at 11:09

    Txandal Sessions?!… Barrez lehertzea zer den…

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA