Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Nonahikotasun egunak
Eka27 0

Nonahikotasun egunak

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian

Fatxek bestela jokaten diate!

Ekainak 11 ditu, ilunabarra da zerrategiaren bidean. Gaueko hamarrak hurbil ditugu, euri zaparrada Txantreako Magdalenan, ortzadarrak ateratzeko imintzioa egin du, ez du lortu, gaua abaildu da, ez dit aieru onik ekarri ortzadarra agertu ez izanak, zeren gaztigu ote?

Pasioa dario harginaren eleari, aurrez etzana iruinarri bat dugu, Josemiel Bidador zenaren oroiminez Ollarango udalekoek Ollo herrian paratu behar duten iruinarria.

-Plaka zixtrin bat paratu nahi ziaten ! Garbiki esan niean, fatxek horrelakoren bat egiten dutenean handia, iraunkorra egiten diate, denon diruarekin egin ere, fatxengandik ikasi behar diagu hori.

Bidadorren omenezko iruinarria

Bidadorren omenezko iruinarria

Beherela ulertu eta onartu omen zuten Ollarangoek harginaren proposamena. Iruinarria hiru metro luze da, tona bateko hareharria. Hargina baliatu duen ikonografiaz ari da, dantza, literatura, bide orotako laguna (Jimenoren akordua etorri zait burura), komunitatea, mendi elurtu bat, azken honek ageri ez den ortzadarra ekarri dit gogora.

Duela hamar bat urte Josemik hitzordua egina zuen lagun batekin Probintziara joateko. Laguna aitarekin gertatu zen, legezko diosala eta aurkezpenaren ondoren, lagunaren aitak abizenaz ohartarazi zion Josemiri

-Bidador, hire etxea Abartzuzan zegok

Zaharraren oharpenak ez zuen erabat ezustean harrapatu Josemi, mahai bereko ezpala pentsatu zuen, orduko hartan Josemik garbi ikusi baitzuen nondik zetorkion semeari detektibe fama.

Ollaranen izanen da hurrengo larunbatean, baina Bidadorri omenaldia egin zitekeen Abartzuzan, Tuteran (Erraldoien konpartsa urtero eskaintzen dio pieza bat Rosoenean) Arrotxapean edota Baternainen (Plaza bat eskaini zioten)

Iruinarriaren xehetasuna

Iruinarriaren xehetasuna

Ekainaren 30a nonahikotasun egun horietako bat izanen da.  Egun osoko bi ekitaldi eta bietara joan nahi. Lehenbizikoa omenaldi bat da, Joxemiel Bidador zenari Ollaranen eginen diotena, bigarrena Txantreako Euskaldunon Biltokiren 10. urtemuga, ez zuen une txarrik igaro Biltokin Josemik. Arratsaldez ordu berean Ollo herrian Pottoka eta Eskortz eta Ezkaba plazan Erramun Martikorena, Xabier Amuriza eta Amaren alabak. Nonahikotasun egunak.

Hamabost egun igaro dira ekainaren 11tik, Artxibategira bidean hamaikagarrenez barnera oihukatu dut Biba Bidador! Mañuetako dendatik igarotzean. Hiri buruzagia inguratzen duten mendiei begira, entelegatu dut ekainaren 11ko ortzadarra agertu ez izanak sorrarazi aierua. Mikel Gartzia Lopez de Sabando Perun galdu genuen ekainaren 11an. Nonahi delarik ere, adiorik ez.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA