Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Hiru ordu Josep Fontanarekin
Urt30 0

Hiru ordu Josep Fontanarekin

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak

Hotza kalean. Hitzartutako ordua baino bost minutu lehenago agertu da. Pompeu Fabrako Unibertsitateak bi eraikin ditu Ciutadellako alde honetan, ezkerrekoa Bartzelonako uren eraikina izan zena eta eskuinekoa militarren egoitza izandakoa. Legezko diosalaren ondoren eskuineko eraikinean sartu gara. El Ravaletik oinez etorri ote den galdetu diogu

-Nire belaunak ez dit uzten.

Eraikinaren barneko eskailerak jaitsi, sotoko liburutegia zeharkatu eta berriz ere eskailerak ageri, horiek igotzeko eskubandari heldu dio el mestrek. Giltzadun igogailu batera ailegatu gara. Orduntxe ulertu dugu eman digun harat-honatakoa, eskuineko eraikinetik hasi ezkerrekoan amaitzeko.

-Bulegoa ezkerrekoan dut, baina zinpekoen kontrola pasatu behar da, honela errazago egin dugu.

Txikia da Josep Fontanaren bulegoa, bi ordu luzez bost lagun eta bideo kamara bat mahaiaren bueltan.

Josep Fontana

Josep Fontana

Dokumentatu fama du Fontanak, Por el bien del Imperio liburuan oharrek berrehun orrialde pasatxo hartzen dute. Elkarrizketa hasi aitzin frogatu ahal izan dugu  dokumentatu famarena.

–Luz celestial, ibilbide bitxia zuen aldizkariarena.

Horrek bide eman digu, Argia aldizkariaz, Euskaldunon Egunkariaren sorreraz eta honen bortxazko itxieraz solasteko, eta horretan ari ginela ez digu galde-sorta musteko betarik eman, Fontanak hartu du elkarrizketaren GPSa, horren emaitza Larrun aldizkarian topatuko du irakurleak.

Ordu eta erdi solasean igarota, eten bat egitea proposatu diogu

-Ez, eusten diot, solasean ez naiz nekatzen.

Elkarrizketaren amaiera aldera Argiako almanakea oparitu diogu, gisa horretan egunero euskaraz ezer ikasteko aukera eduki dezan

-Zenbakiak ikasi nituen, eta horrez gain bizpahiru birao.

Fontanaren ahotik juramentu bat euskaraz entzuteko gogoz geratu gara.

Bulegotik kalera bide bera urratu dugu, eta giltzadun igogailutik ateratzean integristak ekarri ditu gogora, elkarrizketan bitan edo aipatu duen beldurrarena berriz ere isuri da Fontanaren ahotik.

-Garbi behar duzu izan norekin ari zaren tratuan, integristei berdin baitzaie, hiltzean zuzenean zerura joanen direla uste baitute.

Hiru aldiz marraztu du irrifar bat Fontanak, Geronimo de Uztariz aldizkariaren azken zenbakia oparitu eta estrainekoz euskarak gaztelera baino toki gehiago hartu duela ohartarazi diogunean, argiero batekin dieta kontuetaz solastu denean eta almanakea eskuetan hartu duenean.

Partitzeko tenorean Bereziartuak ateratakoa

Partitzeko tenorean Bereziartuak ateratakoa

Berantetsirik sumatu dugu, arratsaldean liburu baten aurkezpena du eta hurrengo egunean Arenys de Mar-en hitzaldi bat eman beharra, hitzaldiaren testua gure aurrean inprimatu du, La identitat dels catalans libururako lantzen ari den pasarteetako bat omen da.

Hiru ordu lehenago agurtu gaituen gisa beran alde egin du, adeitsu baina bizkor, eta zorroan galderaren bat geratu ote zaigun gure buruari galdezka utzi gaitu.

Gose geratu gara, Urko Apaolazak elkarrizketan sartu ez ditugunak Angelu itsuan hedatzeko hitzeman du. Urko preziatua, heldu duk hire txanda.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA