Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Joaquín Vidalen prosa
Uzt05 2

Joaquín Vidalen prosa

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan

-Atzo ouija atera nian.

Ez nuen Leoncioren alde esoterikoa ezagutzen. Arrotxapean bizitzen jarri denetik Arga jatetxean gosaltzen du. Atzo, argitzearekin batera, kafea hartu zuen Nekanerenean. Terrazan, arrain-saltzailea, Gasen zezenak gobernatzen dituen unaia eta Arrotxapeako bizilagun berria. Uztailaren 9ko korrida, Cebaga Gago zezenak atzera bota izana hartu dute hizpide. Galdera inozoa bota die Leonciok

-Zer zuten ba Cebaditek?

Arrain-saltzaileak entzun du Iruñeko Zezen Plazarako hautatu zituzten zezenak Sevillako La Maestranzanlidiatu zituztela. Unaiak bere bertsioa eman du.

Zezenak Gasen

Zezenak Gasen

-Zer nahi zuten ba, haiek aukeratu zituzten.

Haiek hori pamplonauta da. Leonciok ez du ur garbirik atera. Gau partean ouija atera du, Joaquín Vidalekin nahi du solastu.

-Hasieran ez nian asmatu. Joaquín Vidal gehiegi agertu hituan.

Hala da, hasieran, Valentzian sortu general liberala agertu zitzaion, ondoren Espainiako II. Errepublikaren alde aritu zen Joaquín Vidal Munarrizek erantzun zion. Azkenik Cantabrona ageri zen.

Joaquín Vidalek ez zion Cebada Gago zezenekin gertaturikoa argitu. Baina Leoncio ez zen alferrik aritu atzokoan. Vidalek duela 35 urtegertaturiko pasadizoa berritu zion.

Joaquín Vidal Vizcarro

Joaquín Vidal Vizcarro

1978ko uztailaren 9a, Deiak Estafetan zuen egoitzaren atarian gizonezko bat. Erredakzioan ez da giro. Sanferminak bertan behera geratu dira baina bezperan Iruñeko Zezen Plazan gertaturikoak aktualitatearen lehen lerroan darrai. Erredakzioaren atarian dagoen kazetaria Joaquin Vidal da, bezperako argazkiren bat nahi du, ez da berarendako, kide batek eskatu dio. Urte hartan Deian ari zen argazkilariak orduko 5.000 pezeta eskatu dizkio, Joaquínek ordaindu du. Erredakzioan ari ziren kazetarietako bat berandu ohartu da egindako tratuaz, gau partean konponduko du egindako hutsa, dirua itzuli dio, Vidal hola tratatzea ere! Diotenez egun horietan sei zifretako gainsaria erdietsi zuen argazkilariak, 1978ko uztailaren 8an gertaturikoaren karietara negozioa egin zuen argazkilariak.

Leoncioren pasadizoak Joaquín Vidalen prosa ekarri dit gogora, eta kronika antologiko haiek berrirakurri ditut. Zezenketa maite ez dugunok, hobeki erranda zezena hiltzea maite ez dugunok, gozatzen dugu Vidalen prosarekin. Hona adibide bat, Iruñeko Zezen Plaza gutizi guzien gozatokia bilakatu zenekoa.

2 Iruzkin

  1. Luistxo | 2013-07-05 at 9:09

    Ba ez dut ulertu Vidal eta argazkilariaren 1978ko anekdota. Beste modu batean azaltzerik bai?

    Reply
    • Patxi Larrion | 2013-07-05 at 10:08

      Vidalek beste kazetari, beste medio batentzat behar zuen argazkia eta Joaquin ezagun baten erredakzioara joan zen. Erran gabe doa, gau partean dirua itzuli zion kazetariarekin egon zen ez argazkilariarekin.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA