Alemanen ihesa gauzatua
Ihesa Iruñean hasi zen. 1916ko urriaren 3an Karl Koch Zitadelako erietxera hurbildu da, sekulako tripako mina omen du, artatu ondoren Salcedo Gobernadore Nagusiak kalean libre ibiltzeko baimen bat sinatuko dio. Agiri horren arabera, urriaren 3tik 8ra bitartean Lekunberrin tratamendu hartzeko baimena eman diote. Koch Larraungo hiriburura iritsi bezain pronto Meyer abizeneko aleman bati automobil bat alokatuko dio, eta urriaren 5eko goizeko hamarrak laurden gutxiagotan Iruñetik lau kilometro...
Read MoreAlemanen ihesa abian
Karl Koch zuen izena Iruñeko ihesa antolatu zuen ofizialak. Iruñeko ihesa diogu baina hogeiren ihesa esan beharko genuke. Ihesa 1916ko urriaren hasieran gertatu zen eta horren prestatze lanetan Iruñeko zein Madrilgo Alcalako kontzentrazio eremuetan ziren militarrez gain hainbat kargu eta espia alemanek hartu zuten parte, besteak beste, Max von Krohn itsas-agregatu militarrak, Ebermaier jeneralak, Herr Willbrandt enbadaxako langileak, Vigoko kontsulatuko idazkari Kindling jaunak eta Kochekin...
Read MoreAlemanak Hiri Buruzagian
Kamerundik etorritako 217 alemanek Carlos Espinosa de los Monteros y Sagaseta de Ilurdoz lotinant koronelaren ardurapean egin zuten Madrildik Iruñerako tren bidaia. Maiatzaren 6ko zazpiak bost gutxitan iritsi ziren Iruñeko tren geltokira. Haien artean, bi kapitain (Adametz eta Haustein) hamar ofizial (Reder, Distler, Frank, Bier, Koch, Obermaier, Pfizenmaier, Fick, Eitester, eta Klinkert) bost sendagile (Mayer, Granz, Zschuke, Eckaut eta Stechele), 147 soldatu, Gobernadorearen kontseilari...
Read MoreAlemanen jaia
Igaro berri dira bizi nauen auzoaren jaiak. Horrelakoetan arriskutsuak izaten ohi dira mahaiaren bueltan jendea sobera egarri ez denean egiten diren planak, proposamenak. Afera ez da gaurkoa, 2003ko irailaren hasieran festa moduko bat antolatu genuen Txantreako Alemanen parkean, Arga ertzean. Ospakizuna ez zen liskarrik gabe igaro. Barbakoa eramangarri bat atera genuen jolastokira, sua piztu eta hamar minutu eskasera hara non agertzen diren udaltzainak hori debekatzera. Erraz asmatu genuen nor...
Read More
Iruzkin berriak