Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Foruaren gorringoa
Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, hauteskundeak
Madril, 1971ko maiatza, juristak fiskalitatearen inguruan ari dira ezbaian. Estatuaren ordezkaria da galdera egin duena, arrapostua Nafarroako orderkariarena duzu, hona galde-erantzuna:
-¿Si no se hubiera llegado a un acuerdo, la Ley de 1941 o el Decreto de 1969 no pueden ser derogados por el estado español?
-No. No sería un acto jurídico. Sería un acto de fuerza.
-Eman dezagun Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Diputazioak ez zutela 1969an akordiorik erdietsi, kasu horretan Estatu espainiarrak 1941eko legea edota 1969ko dekretua indargabetu ahalko lituzke, ez da hala?
-Ez. Hori ez baitzen egintza juridiko bat izanen. Hori, indarkeriazko egintza zatekeen.
1931 edota 1932a da, Manuel de Irujo zena Ziraukin duzu estatutuaren aldeko kanpaina egiten. Bilkuran zenbait zinegotzi napartar, eta horiek xaxatu nahian edo, honako galdera hau egin die Irujok.
Manuel Irujo
-Baina, zuentzat zer dira foruak?
Txapela erantzi ez duen zinegotzia ausartu da
-On Manuel, foruak Nafarroaren barrabilak dira.
Pribilegioak, zaharkinak, autoeraketarako tresna, subiranotasun galduaren aztarnak, nahi adina adjektibo erabil daitezke foruak definitzean. Foruen esanahia baino kontzeptu lausoagorik ez da gure politikan, eta Hegoaldeko lau probintzien antolamendu juridiko-politikoaren zutabe nagusia dira foruak. Hona zenbait irakurketa: foruak zer diren, Euskal Herriko foruak, foruak, Foruek sagardoa babesten zutenekoa…
Nafarroaren kasuan eta bereziki 1841az geroztik gai hau akordio gisa aukeztu da, Estatua eta Diputazioaren (egun Nafarroako Gobernua) arteko hitzarmen ekonomikoa negoziazio baten ondorengo akordioa duzue. Hala sinestarazi nahi izan digute. Baina, jakin badakigu hau guztia maiz liskarbidea izanen dela Estatua eta Nafarroako Gobernuaren artean.
Azkeneko desadostasunak toki-entitateen finantziazioa baldintzatu du. Espainiako Kongresuak 2010eko maiatzan defizit publikoa murrizteko Errege Lege Dekretua aprobatu zuen, besteak beste, UPNren abstentzioari esker aprobatu ere. Horren ariora, toki entitate baten, udal baten defizita ezin izanen du aurrekontuaren %75a baino gehiagokoa izan. Nafarroako Gobernuak urte bereko ekainean Foru lege bat aprobatu zuen, eta aurretik aipatu debeku hori sahiestu nahian, udal horien zorpetzea ahalbideratu zuen baldin eta Toki Administrazioko Departamenduak proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzen bazuen. Zapateroren Gobernuak kontituzioaurkakotasun-errekurtsoa aurkeztu zuen neurri horren kontra. Orain Espainiako Konstituzio Auzitegiak Espainiako Gobernuaren errekurtsoa onartu du. Nafarroako Gobernua defentsa hasi da prestatzen hauteskundeak gainean dituen honetan.
Del Burgoren liburua
Nafarroaren kasuan, 90 entitate publiko ukitzen ditu, dirutan 44 milioi euroko inbertsioak dira arriskuan direnak, eta gehienak, nola ez, eraikuntza alorrekoak. Nafarroako Gobernuak dioenez, neurria baliogabetuz gero, 2.200 lanpostu baino gehiago arriskuan lirateke.
Beste baterako utziko dugu, foruek egun duten garrantzia, herritarrok foruez dugun pertzepzioa eta beste.