Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Sanferminetako irudiak
Uzt07 1

Sanferminetako irudiak

Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, Iruñeko ferietan

Bi adiskide Iruñeko karrikak alaitzen

Bi adiskide Iruñeko karrikak alaitzen

Kazetari ezagunaren tweetak zeresana eman du. Artikulu bat idazteko proposamena egin eta argazkirik ba ote zuen galde egin zioten. Tweetak gogoeta interesgarriak ekarri ditu. Uztailaren 6a, hamaikak hogei gutxi San Lorenzo elizako erlojuan. Aduanako harlauzak ari naiz zapaltzen, politikari ezagunak ditut aurrean, gehienek sakelakoa eskuan edota belarrian, argazki bat aterako banie artikuluaren erdia egina.

Igaro dira politikariak eta aurrez aurre inoiz Iruñeko sanferminetan ikusi dudan irudirik rameganteena, oilo-ipurdia eta guzti jarri zait. Nigandik 30 metrora hamar bat lagun, jantzi bera daramate, berezko dotorezia haien ibilkeran, urratsen kadentziak haien zaletasuna du salatzen. Baigorriko gaiteroak heldu berriak dira hiri buruzagira. Helduena agurtzeko ohorea izan dut, argazkia burmuinean geratu zait iltzaturik.

Kale Berriaren hasieran naiz, eta bertan lagun batekin egin dut topo. Laguna ez da Iruñean jaioa, 1988tik ari da Iruñerrian, eta aspaldi alde zaharreko ospe handiko kale batean bizi da, hori bai, sakanikola petoa izaki nekez ikusiko duzu “joteroz” jantzirik. Gaur ere kolore ilunak hautatu ditu janzkerarako. Nire laguna gipuzkoar batzuen zain dago, baina pote bat hartzea proposatu dit

 –Azkar bat hartuko diagu betikoan

 San Gregorioren hasierara joan gara. Ostatuan sartu eta kamarero gazte batek atenditu gaitu, bi txuri (jatorrizko izendapena aipatuta) eskatu dizkiogu. Antzematen zaio kanpotarra dela, baina ordaintzerakoan berak hartu gaitu gu kanpotartzat, ia bost euro kobratu dizkigu bi txuri horien truke. Lagunak ordaindu du, eta bidenabar edukazio osoz esan dio.

Urrearen pare

Urrearen pare

 –Como habéis subido los precios.

-Es lo que me ha dicho el jefe.

 Nik kalkulua egin dut, igoera %50ekoa izan da.

 Ostatuko nagusia sukaldetik atera da, ez gaitu ikusi, bestela agurtu eginen gintuen. Euskalduna da. Horrelakoetan ez naiz isiltzen den horietakoa

 –Ezer esanen al zioagu?

-Utzi, ez dik merezi.

Potea amaiturik kalera atera gara, dirua atera behar dut nik, eta laguna bertan uzi dut, bertan bizi baita. Ez dugu pasadizo honen irudi grafikorik, baina irudi hori ere iltzaturik geratu zaigu.

Iruzkin bat

  1. Lander | 2011-07-07 at 13:49

    Gora sanfermin! 5 euro ordainduta baina zuek beti inbidia ematen!!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA