Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Hezur eta haragizko plazaren plazera
Atalak: Iruñeko ferietan
Uztailaren 10a, igandea, ekia sartalderuntz abailtzen ari da. Mahaitik altxatu gara eta dantzan utzi dugu irrati esataria. Hogei urte paseak daramatza era guztietako desinformazioaren kontra engaiaturik Irulegi Irratiko Jojok. Bazkalondoan tartea izan dugu solaserako, baina gaia ez dugu inondik ere agortu.
Beste baterako utzi behar komunitateaz, komunitatearen barneko hartuemanez, idatzirik ez diren kodeez eta enparauez solasteko plazera. Sanferminetako igandean atun-jana izan dugu haragizko plaza. Kontzeptua Xabier Gantzaraini ikasi nion, baina, nonbait ez da berea, duela urte bete maratila batean azaldu zigunez lagun baten gogoeta hartu zuen abiapuntu hezur eta haragizko plazez jarduteko. Teknologia berriek gure arteko harremanak ugari dituzte, baina ordezkaezinak dira solaskidearen bisaia eta inoiz ere hatsa lagun dituzularik izaten diren hartuemanak.
Atun-jana sanferminetan
Karrikiritarren atun-jana ez da izan sanfermin hauetan dastatu dudan hezur eta haragizko plaza bakarra. Iruñea egun hauetan haragizko plaza erraldoia duzu, gainera hiriaren geografiak ez die hartuemanei trabarik jartzen. Sanferminetako ostiral-larunbatekoan zazpi lagun elkartu ginen, elkar ezagunak, baina kasu gehienetan elkar ezagunak teknologia berriak tarteko. Sanferminologoak zuzentzen ez badit, egun horretakoa haragizko plazaren ezinbestekotasunaren frogatzat har dezakegu, oraindik ez da sortu elkarrekin eman genituen hemeretzi ordu horiek ordezkatuko dituen tweet, sky edota blogik.
Haragizko plaza batean eman genion akabera ostiral-larunbateko ibilera rameganteari. Euskalerria Irratikoek Erredin aldeko Zaldi Txurin eguerdiro egiten baitute sanfermintza saioa. Irratia ikusi, erakutsi behar baita.
Datozen hilabeteetan teknologia berriak baliatuko ditugu elkarren berri izateko. Irailaren 30erako egin genuen hitzordua, horixe dugu hurrengo hezur eta haragizko plaza.