Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
A. Zudaire galdu zenekoa (2)
Atalak: Arantzadikoak, Diaspora, Ez gara hutsaren hurrengoak
-Frailea ez da itzuli.
Ilunabarra heldu baino lehen taldeak bilatze lanetan ari ziren, Bedagatik abitua ziren gazteak, Portutzarretik adituenak eta gainerako guztiak kotxez Urbasako larraitzeraino, Fidelen ilobetako bat Eulatera joana zen koartelean partea ematera. Hilberria zen eta horrek bilatze lanak zaildu zituen, geroztik jakin genuenez guardia zibilek kamio eta oihanbideetatik ez aldentzeko eskatu zuten.
Geldirik ez genekien, eta inori ezer esan gabe, Erruleztxipiko bidea hartu genuen, guk ere parte hartu nahi genuen abenturan, baina afaltzeko ordua igaroa urdailak etxerako bidea hartzera behartu gintuen, afaldu eta gauerdian plazan ginen iturri ondoko etxe atariko bankuan eserita taldeak ailegatu zirenean, nonbait guardien aginduz bertan behera utzi behar izan zituzten bilatze lanak, egunsentiarekin batera jarraituko zuten. Halere, ez ziren joandako guztiak ageri, iloba bat falta zen, Ekaizako txabolan geratua ote zen otu zitzaigun.
Ekaiza
Hurrengo egunean, Allingo zein Amezkoa aldeko jende ugari batu zen bilatze lanetara, dozena bat fraile hurbildu ziren Iruñeko Errotazar eta Irungo komentuetatik. Ohitura zenez, galdutako pertsona topatuz gero tiro bat bota behar zen, bi botatzeak bilatze lanak bertan behera uztea esan nahi zuen.
Fidel 80 urteren bueltan bazebilen ere mendizale trebatua zen, gozpuzkera sendoa eduki izana antzematen zitzaion. Txori bakarra eta bakana izatearen fama zuen, azken urteak Irun-Hondarribia aldean eman zituen eta egunero hartzen omen zuen bainua Kantauri itsasoan, erritual moduko zerbait zen berarentzat, guk ere halaxe hartzen genituen Urbasaren barneko bere ibilerak, haurtzaro edota gaztarora itzultzeko errituala.
Eguna aurrera zihoan eta frailearen arrastorik ez. Arratseko lehen orduan, ilobetako batek, Danielek laguntzeko eskatu zion gure aitari, akiturik zegoen, Otsoportilloko bidea hartu zuten, handik Bardoitzara, ilunabarra ez zen urruti, itzultzeko tenorea zuten, ongi nabarmendutako osin baten inguuan gure aitak ezer sumatu zuen bidetik ehun metrora ziren sasien artean, hurbildu eta han zen frailea, makurturik, urrutitik deitu egin zion.
-Fidel!
Hurbiltzean aitari so egin zion, berehala ailegatu zen iloba, sasien artetik atera zuten,
-Ura, faborez, ura!
Egarri zen, ez ilobak ez aitak ez zuten deus ere, kotxea hurbil zenez Albertorenera eraman zuten, ura edan eta aski fite gertatu zen dena, tiro bakarra, Eulaten parte eman eta herrira, plaza jendez mukuru zen fraile iritsi zenean, aurpegian nekearen arrastoak antzematen zitzaizkion Fideli baina irrifartsu zetorren, iloba gazteena besarkatu zuen, arreba, iturri ondoko etxekoandrea zena ere, plazan zen, bazuen festa egunetik plazako giroak.
30 urte igaro dira abuztuko arratsalde horretatik, ez dut erraz ahaztuko orduko hartaz geroztik herrira itzuli ez zen Fidelen aurpegia, ezta ere, zenbait urte igarota aitak kontatu edo aitortu ziguna, aitak afalondo batean esan zigun Fidel aurkitu zuenean gehien harritu zuena frailearen soa, begirada izan zela, aurkitua nahi izan ez duenaren aurpegia zuen Etxabarriko Fidelek Otsoportillo aldeko ataka hartan…. Ezeren bila ari ote zen?