Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Nonahikotasun egunak
Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian
Fatxek bestela jokaten diate!
Ekainak 11 ditu, ilunabarra da zerrategiaren bidean. Gaueko hamarrak hurbil ditugu, euri zaparrada Txantreako Magdalenan, ortzadarrak ateratzeko imintzioa egin du, ez du lortu, gaua abaildu da, ez dit aieru onik ekarri ortzadarra agertu ez izanak, zeren gaztigu ote?
Pasioa dario harginaren eleari, aurrez etzana iruinarri bat dugu, Josemiel Bidador zenaren oroiminez Ollarango udalekoek Ollo herrian paratu behar duten iruinarria.
-Plaka zixtrin bat paratu nahi ziaten ! Garbiki esan niean, fatxek horrelakoren bat egiten dutenean handia, iraunkorra egiten diate, denon diruarekin egin ere, fatxengandik ikasi behar diagu hori.
Bidadorren omenezko iruinarria
Beherela ulertu eta onartu omen zuten Ollarangoek harginaren proposamena. Iruinarria hiru metro luze da, tona bateko hareharria. Hargina baliatu duen ikonografiaz ari da, dantza, literatura, bide orotako laguna (Jimenoren akordua etorri zait burura), komunitatea, mendi elurtu bat, azken honek ageri ez den ortzadarra ekarri dit gogora.
Duela hamar bat urte Josemik hitzordua egina zuen lagun batekin Probintziara joateko. Laguna aitarekin gertatu zen, legezko diosala eta aurkezpenaren ondoren, lagunaren aitak abizenaz ohartarazi zion Josemiri
-Bidador, hire etxea Abartzuzan zegok
Zaharraren oharpenak ez zuen erabat ezustean harrapatu Josemi, mahai bereko ezpala pentsatu zuen, orduko hartan Josemik garbi ikusi baitzuen nondik zetorkion semeari detektibe fama.
Ollaranen izanen da hurrengo larunbatean, baina Bidadorri omenaldia egin zitekeen Abartzuzan, Tuteran (Erraldoien konpartsa urtero eskaintzen dio pieza bat Rosoenean) Arrotxapean edota Baternainen (Plaza bat eskaini zioten)
Iruinarriaren xehetasuna
Ekainaren 30a nonahikotasun egun horietako bat izanen da. Egun osoko bi ekitaldi eta bietara joan nahi. Lehenbizikoa omenaldi bat da, Joxemiel Bidador zenari Ollaranen eginen diotena, bigarrena Txantreako Euskaldunon Biltokiren 10. urtemuga, ez zuen une txarrik igaro Biltokin Josemik. Arratsaldez ordu berean Ollo herrian Pottoka eta Eskortz eta Ezkaba plazan Erramun Martikorena, Xabier Amuriza eta Amaren alabak. Nonahikotasun egunak.
Hamabost egun igaro dira ekainaren 11tik, Artxibategira bidean hamaikagarrenez barnera oihukatu dut Biba Bidador! Mañuetako dendatik igarotzean. Hiri buruzagia inguratzen duten mendiei begira, entelegatu dut ekainaren 11ko ortzadarra agertu ez izanak sorrarazi aierua. Mikel Gartzia Lopez de Sabando Perun galdu genuen ekainaren 11an. Nonahi delarik ere, adiorik ez.