Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Te Deum-a versus Pasaklaustroa
Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan
Arrotxapean jarri da bizitzen Leoncio. Egun hauetan ia egunero ikusten dut. Gaur goizean Runa parkearen inguruan egin dugu topo. Garaian garaikoa, Iruñeko Ferietan Hiri Buruzagian geratuko ote den galde egin diot, oraindik ez duela erabaki esan dit, hori bai pozik sumatu dut Leoncio Gora Iruñea antolatzen ari den festa eremuari begira. Horretaz ari ginela hauxe bota dit
-Pasa den urteko erabakiari eutsiko al ziotek?
Ohi den gisara hasieran ez diot ia ezer entelegatu, are gutxiago Pasaklaustroa gora eta Te Deum-a behera hasi zaidanean. Hona hainbat inguru-minguruen ondoren ulertu diodana.
Pasa den urtean, hau da 2012an, Iruñeko Zezen Plazan eguzkipean laketzen diren peñetakoek hauxe proposatu zuten zezenketaren hasierarako:
“Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogorarazteko beste ekitaldi bat gehiago bezala, aurten zezenketaren hasieran Nafarroako Gorteen Ereserkia abestuko dugu Eurovision-ekoaren ordez, aitzinako ohitura hori berreskuratuz.”
Mar-Antoine Charpentier
Ez zaio mamirik falta testuari, bestaldetik proposatutakoa bete egin zuten eta horrekin batera Iruñeko Zezen Plazan eguzkipea eta itzalpearen arteko ezberdintasuna hamaikagarrenez agerian utzi.
Ezaguna denez, peñetakoen abonuak, merkeenak, eguzkipean dira, pamplonautek (beste baterako utziko dugu hitz honen azaltzea) aldiz itzala hartzen dute. Zezenketa arratsaldeko 18:30etan hasten ohi da eta toreatzaileen koadrilek aurkezpen-paseoa hastearekin batera eguzkipekoek eta inoiz itzaleko ez gutxik, Mar-Antoine Charpentier-enTe Deum-aren preludioa abesten dute, menturaz abesten zuten esan beharko dugu, pasa den urtean Nafarroako Gorteen Ereserkia intonatu baitzuten eguterakoek.
Pasaklaustroa ala Te Deum-a
Charpentier-en Te Deuma frankismoaren ondarraldian hasi zen abesten Iruñeko Zezen Plazan, nonbait bazen Sanferminetako zezenketak Espainiako telebistatik ez botatzearekin kexu zen jende franko eta protesta moduan Eurovisionekin konektatzeko sintonia abesten hasi ziren zezenketaren zabaltzean. Charpentier-en Te Deum-aren bertsio iruindarra besoak altxata eta eskuak jiratuz abesten da. Bada keinu horri esanahia bilatu dionik, itxaropenaren adierazlea omen zen eguzkipeko gazteendako, eskuak jiratzean diktadorea erortzear zela adierazi nahi omen zuten.
Pasaklaustroak ere tradizio handia du Hiri Buruzagiko ferietan. Berez pieza barrokoa da, eta Iruñeko Katedraleko klaustroan jotzen zen Nafarroako Gorteetako kideak batzarretara zihoazenean. Egun Nafarroako ereserki ofiziala bada ere, oraindik ere ez zaio kutsu errebindikatiborik falta, pasa den urtekoa lekuko. Halere, ofizialtasunak pasa den mendeko 80ko hamarkadatik Nafarroako Gorteen Ereserkia moldatzen saiatu da, abesteko modua baino (jende gutxik ikasi baitu abestiaren letra) abestean jendeak hartzen duen jarrera da azken 30 urte hauetako ofizialtasunetik aldarazten saiatu dutena. Izan ere, Te Deum-arekin egiten denaren antzera jendeak Gorteen Ereserkia besoak altxata eta eskuak jiratuz abesten du. Ofizialtasunak bestelako modak ezarri nahi izan ditu eta zenbait herrietan arrakasta lortu ere, festen hasieran abesten dute Pasaklaustroa zapia lepoan lotu baino lehen.
Pasaklaustroa
-Badakik, hiri honek tradizioak sortzeko duen manera. Hiru urte bete ez dituen tradizioa betierekoa bilakatzen da behin errepikaturik.
Leonciok bi abestiek elkarrekin duten antzekotasuna nabarmendu du. Biak ala biak errebindikaziorako kantak dira eta era berean, bien oinarrian kristatautasuna. Bestalde Charpentier konpositore barrokoa izan zen eta Pasaklaustroa ere pieza barrokoa da.
Mintzaldiaren akaberan hasierako gogoeta errepikatu du Leonciok
-Pasa den urteko erabakiari eutsiko al ziotek? Zer abestuko dute eguzkipekoek uztailaren 7ko zezenketaren hasieran, Te Deum-a ala Pasaklaustroa?