Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Katalunia 1714-2014
Atalak: Sailkatugabeak
Leoncio ez da sekulan izan Camp Noun, baina jakin badaki Bartzelona futbol taldeak zelai horretan partidua jokatzen duen aldiro markagailuko erlojua 17’14’’ denborara iristen delarik jende multzo handia txaloka hasten dela. Zer dela eta txaloaldia? Data bat ekartzen dute gogora, izan ere 1714ko irailaren 11n, Espainiako Ondorengotza Gerraren barnean, Borboiko osteek Berwick-eko dukea buru zutelarik Bartzelonako hiria garaitu zuten. Kataluniak berezko erakundeak galdu zituen. Diadan ere Bartzelonaren erorketa gogoratzen da.
-Gurean bost mende, Katalunian hiru.
Datorren abenduaren 12an, Bartzelonan, Espanya contra Catalunya: una mirada històrica (1714-2014) sinposioa hasiko da. Leonciok parte hartu behar du eta ea lagunduko diodan proposatu dit.
-Bideratuegia, ezta?
Hiru mende. Tricentenari.
Ez du ezustean harrapatu nire erantzunak. Hiru egunez, hainbat historialari, gehienak katedratikoak, azken hiru mendeotan Espaniar Estatuaren ekinbide politikoak Katalunian izan duen eraginaz arituko dira. Sinposioa Generalitaten menpeko Centre d’Història Contemporània de Catalunya eta Institut d’Estudis Catalans erakundeek antolatu dute.
Leonciok egitaraua biltzen duen diptikoa erakutsi dit.
-Ez didak ukatuko, badik txungurretik!
Hori sikiera aitortu behar izan diot. Errepresio militarra, espoliazio ekonomikoa, herriaren arimaren kontra, historiaren faltsutzea, espoliazioaren apoteosia bezalako terminoak irakur daitezke hitzaldien izenburuetan. Hondarrean konbentzitu nau. Elkarrekin joanen gara Kataluniara eta hori erabakitzearekin batera sinposio horren aurrean nire helburuen zerrendatzeari ekin diot.
Lehenik eta behin, giroa dut helburu, bai, zer nolako giroa sumatzen den parte-hartzaileen artean. Berriki, Hiri Buruzagian, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle batek adierazi zidanez, sinposioa aukera galdua izanen da, beste era batera antolatu izan balitz eztabaida interesgarria gerta zitekeen. Emakume horren hitzek nire jakin-mina besterik ez zuten areagotu.
Bestalde, Leonciok inoiz ohartarazi dit komunikazioaren alorrean, dibulgazioan, puskaz aitzinatuago direla kataluniarrak, hau guzti hau Labrit multimediakoen alimaleko lana ahaztu gabe adierazi dit. Tricentenari delakoaren karietara aurkituko ditugu, ikusentzunezkoak (Rafael Casanova eta guzti), irratsaioak, ibilbide historikoak, are gehiago, twitterren bidezko kontakizunak eta literatura. Literaturaren garrantzia azpimarratu dit Leonciok. Milaka ale saldu baitira 1714 urtea testuinguru duten liburuetatik. Literaturaren kontu horri erreparatu eta Leonciori ene desadostasuna adierazi diot.
Alfred Bosch-en eleberria.
-Eleberri historikoaren fenomeno hori berria duk oso.
Jaume Clotet eta David Montserrat-en Lliures o morts, Alfred Bosch-en 1714 trilogia eta Albert Sánchez Piñol-en Victus eleberriak mende honetakoak dira. Gurean Alonsoren Katebegi galdua eta Zabaletaren lanak pasa den mendekoak, berria dena Epaltzaren trilogia da.
Ondoren lurraldetasunaren afera hartu dugu hizpide. Gai honi dagokionez bada zer aipatu Katalunia eta Euskal Herria erkatu nahi izatera. Ez gaitezen tronpa Katalunian aspaldi onartu zuten lauko independentzia, eta gurean zazpiko aipatzen ez duen independentzia tabua izan da duela gutxi arte.
Kontu batean bat etorri gara Leoncio eta biok, bai Katalunia eta bai Euskal Herrian porrotak ospatzen jaioak gara. Baina kontu hau inoiz alda daiteke, badirudi, orain Camp Noun markagailu 20’14’’denborara iristen denean txaloaldia errepikatzen dutela, eskura duten garaipena ospatzen ari al dira?