Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Alemanak Hiri Buruzagian
Atalak: Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan, Lehen Mundu Gerra
Kamerundik etorritako 217 alemanek Carlos Espinosa de los Monteros y Sagaseta de Ilurdoz lotinant koronelaren ardurapean egin zuten Madrildik Iruñerako tren bidaia. Maiatzaren 6ko zazpiak bost gutxitan iritsi ziren Iruñeko tren geltokira.
Haien artean, bi kapitain (Adametz eta Haustein) hamar ofizial (Reder, Distler, Frank, Bier, Koch, Obermaier, Pfizenmaier, Fick, Eitester, eta Klinkert) bost sendagile (Mayer, Granz, Zschuke, Eckaut eta Stechele), 147 soldatu, Gobernadorearen kontseilari bat eta 52 zibil. Azken hauen artean, emakumezko bat, zenbait ingeniari, erizainen bat, trenbideetako langileak, postariak, bi arkitekto eta merkantzia-ontziteriaren ofizial bat. Hiri Buruzagiko harreran ere ez zen agintaririk falta, geltokian ziren zain Leocadio Lopez lotinant koronela, Federico Montaner eta Cesar Sierra komandanteak eta Iruñeko Apezpikua, Jose Lopez Mendoza y Garcia.
Ondorioztatu dezakegunez, alemanen trasladoa ez zen inprobisatua izan, aldez aurretik hainbat lan hartu zituzten hauen etorrera antolatze aldera. Esaterako, Manuel Negrillos y Goicoechea Iruñeko alkateak bando bat atera zuen alemanak etorri baino egun pare bat lehenago; horren arabera, alkateak alemanak begirunez tratatzea eskatzen zuen, hori gertatu ezean zigorrak ere aurreikusten zituen bandoak. Esan gabe doa, Espainiako estatuaren gerrarekiko neutraltasuna maiz itxurazkoa zen. Alkateak aliadofiloak eta germanofiloen arteko liskarrak saihestu nahi zituen.
Iruñeko Zitadela
Tren geltokitik Zitadelara aldatu ziren, bertan eraiki berri zituzten hainbat pabiloi alemanendako, Eugenio Garcia Acha komandantea arduratu zen eremu horren erakusteaz. Orduz geroztik alemanak Salcedo Gobernadore Militarraren zaintzapean geratuko ziren. Iruñeko Zitadela, teorian, kontzentrazio eremua zen Kamerundik etorritako alemanentzat. Baina praktikan aski laxoa zen hauen erregimena, esaterako, batzuek, diru piska bat zutenek berehala hartu zuten ostatu Hiri Buruzagiko hostal eta pentsioetan. Ikuskatzea zuten tenorean itzultzen ziren Zitadelara eta geroago ikusiko dugun bezala, denborarekin gero eta laxoagoa izan zen alemanen erregimena Nafarroako hiriburuan. Esaterako, hiru aste behar izan zituzten Bilbo eta Donostiatik etorritako alemanekin larunbat batean Iruñean festa bat antolatzeko, maiatzaren 27an izan zen festa hura.
Sanferminak. 1916ko kartela
Iruñera iritsi eta berehala ikastaroak antolatu zizkieten gaztelera ikas zezaten. Nonbait, garagardoa, arrautzak, urdaiazpikoa eta zigarretak izan ziren gazteleraz ikasi zituzten lehendabiziko hitzak. Eginkizun horretan azkarrenak alemanekin etorritako kamerundarrak izan ziren. Hauen etorrerak zeresana eman zuen Iruñean, are gehiago 1916ko eguberrietan kristautasunera bihurtu zirelako, anitz jende bildu zen zeremonian eta Lopez Mendoza Apezpikuak ez zuen hutsik egin.
Lopez Mendoza apezpikua (1899-1923)
Sanferminez gozatzeko parada izan zuten alemanek, eta orduko kronikek diotena sinetsi behar badugu, entzierroa eta erraldoi eta kilikien konpartsarekin gozatu ederra hartu zuten eta Juan Belmonte toreatzailearen dotoreziak txunditurik utzi omen zituen Erteuropakoak. Lehen Mundu Gerraren eraginez giririk gabeko Sanferminak izan ziren 1916koak, atzerritar gutxiago etortzearenak berebiziko protagonismoa eman zien alemanei, esaterako El Pensamiento navarro egunkariak egunero sail bat ateratzen zuen aleman hizkuntzan, bertan gerraren inguruko informazioa eta ferien egitaraua argitaratzen zuen.
Bistan denez, Zitadelakoak ez zuen zerikusi handirik kontzentrazio eremua hitza aditu eta burura datorkigun irudiarekin. Maiz txangoak egiten zituzten inguruak ezagutze aldera, bestalde Bilbo eta Donostiako alemanekin maiatzaren 27an antolatu zuten festa ez zen programatu zuten ekitaldi bakarra. Azaroaren 21ean Iruñeko Euskal Jai pilotalekuan zine emanaldi bat antolatu zuten Alemaniako Gurutze Gorriaren alde, nonbait aukeratutako irudiak belikoak ziren eta zentsurak horiek debekatu baina ez zuen emanaldia bertan behera utzi, zine komikoa ikusi zuten aretoan, ondoren kontzertu batek segida eman zion ekitaldiari.
Honaino ailegaturik irakurlea ohartuko denez ez da uraren arrastorik ageri, erran nahi baita, bainua, ura zegoen bilaketa honen hasieran, Kamerundik Hiri Buruzagira etorritako alemanak maiztasun eredugarriz joaten baitziren Argara bainatzera. Hortik dator Alemanak toponimoa. Jarraian ura aipatuko dugu, eta Aniceto Petiten baimenaz Hiri Buruzagia itsasoarekin lotuko dugu.