Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
Atalak: Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan, Lehen Mundu Gerra
1916an gara, zazpi urte falta dira Toronto Star egunkariko berriemailea Iruñeko ferietara hel dadin. Ezin jakin Ezequiel Enderiz El Liberaleko kazetariak Eric Robert Petersenen Durch Busch und Blockade (Zuhaixka eta blokeo bidez) liburua leitu ote zuen. Beti ere, demagun biek gozatu zutela 1916ko Sanferminetaz. Alemanaren partehartzeaz ez dugu zalantza izpirik, liburuan kapitulu oso bat eskaini baitzien Hiri Buruzagiko feriei. Petersenek gogoan du Iruñeko gazteen abegikortasuna. “Eh, Aleman! Komm, trink eins!”, “Aizak, aleman, etorri, edan ezak baso bat!”. Baten batek pentsa dezake hainbat kontu ez direla sobera aldatu Hiri Buruzagiko ferietan.
Alemanen ihesa kontatzean 1916ko Sanferminen inguruko zenbait zertzelada eskaini ditugu. Horietako bat Erraldoi eta Kilikien konpartsaren ingurukoa. Sarrera honetan ageri den litografia Wilhelm Petersena da, pentsatu behar dugu Eric Robertek Wilhelm-i Erraldoi eta Kilikien konpartsa igarotzean ikusitakoa kontatuko ziola, erran nahai baita kontakizun hura oinarri harturik margotuko zituela Wilhelm Petersenek erraldoi bitxi horiek.
Iruñeko Erraldoi eta Kilikien konpartsa (1916)
Era berean, jakin badakigu Erich zezenketara joan zela. Nonbait, soldadu alemanek gozatu ederra hartu zuten Iruñeko antzinako zezen plazan Juan Belmonte handiaren toreatzeko moldearekin. Kronikek diotenez uztailaren 8ko zezenketan bi belarri moztu zituen. Hor al zen Enderiz? Egotekotan, eguzkipean al zen? Belmonterekin afaldu al zuen Ezequielek?
Juan Belmonte eta Ezequiel Enderiz lagun minak ziren, Ezequielek 1911n ezagutu zuen toreatzailea eta 1914an argitara eman zuen Belmonte, el torero trágico liburua. Biografiaren pasadizo batek aski ongi agertzen du zenbaterainokoa zen kazetaria eta toreatzailearen arteko adixkidetasuna edota beste era batera adierazia bien arteko konplizitatea.
Belmonte eta Enderiz Bartzelonako Eden Concert music-hallen dira, haiekin batera Currito Posada toreatzailea. Ezkaratzan dira besaulki gorrietan eserita, eta handik gutxira sei bat emakumezko hurbildu zaizkie, frantsesak dira, horietako batek toreatzaileak ote diren galdetu dio Enderizi, honek kapela hegal-zabala darama eta baietz erantzun dio, frantsesak izenaz galdetu dio Enderizi, eta honek ezpainetatik isuri: Belmonte. Egiazko Juan Belmontek ez du txintik ere esan, Enderizek eta frantsesak maitasuna dute hurrengo geltoki. Urte bereko udan toreatzaileak pasadizoa gogoraraziko dio kazetariari, “Ez zenuen gozatu ederra hartu gau hartan nire kontura!”
Juan Belmonte (1926)
Diogunez, litekeena zen, Enderiz 1916ko Sanferminetan Iruñean egotea. Ezequiel Enderiz Olaberri Elduaien Aramendia Tuteran jaio zen 1889an, gurasoak Iruñerrikoak zituen. Aita, Badostaingoa,argazkilaria zen lanbidez. Bi urte zituelarik hil zitzaion aita Ezequieli, eta ama sorterrira, Iruñera aldatu zen. Enderizek Hiri Buruzagian igaro zuen haurtzaroa. Gazte hasi zen kazetaritzaren munduan, bestalde idazle joria izan zen, politika, historia, antzerkia edozerekin ausartzen zen tuterarra. El Pueblo Navarro egunkariaren sorreran hartu zuen parte, 1916an dozenaka artikulu idatzi zituen egunkari liberal hartan.
Vicente Blasco Ibañezen azken argazkia. Ondoan Ezequiel Enderiz (1927)
Errepublikarra, ezkerreko hainbat taldeekin izan zuen harremana. Ezaguna da Lehen Mundu Gerra amaitu ondorengo Berlingo gertakarien haratik orduko PSOErekin izan zuen polemika, alderdi erreakzionariotzat zuen Enderizek PSOE. Bestalde harreman estua izan zuen garai hartako anarkistekin, Angel Pestañaren laguna zen eta Leon Trotski elkarriztatu zuen. Hori bai, badirudi edozenekin txama egiteko prest zela kazetari tuterrara, 1925ean Bartzelonako logia Masonikoan sartzen ahalegindu zen, baina logia horren hainbat kideen betoa jaso zuen, nonbait ez zuen ohore hori merezi.
Enderiz Frantziara erbesteratu zen, 1940ean alemanen okupazioarekin Mexikora joateko baimena saiatu zen lortzen, enbaxadara igorri zuen gutunean Mexikoko lehendakaria Lazaro Cardenasen biografia bat idazten ari zela zioen. Sinetsiko al dugu? Frantzian hil zen 1951ean.
Halaber, ezaguna zen kazetariaren Sanferminzaletasuna. Enderizentzat Sanferminak aitzakia hutsa dira, hona Iruñeko ferien inguruko bere ustea:
—”Ninguna ciudad se transforma tanto y ofrece mayor contraste como esta ciudad de Pamplona en fiestas. Son ocho días de exaltación, de locura, que parece que quieren borrar las severas gravedades de trescientos días de quietud, de rezo, de nostalgia, recogidos en la campana de San Cerní y en el Ave María vaporosa. Diana y Minerva duermen bajo los viejos templos de la ciudad antiquísima. Venus también. Y estos días de san Fermín rasgan los velos de su sueño y, a su conjuro, Navarra entera, contagiada por su capital, tiene un temple viejo de pueblo pagano que como, bebe y canta, mientras que en el templo de su circo los mejores bestiarios ataviados con sus mejores trajes de oro, sacrifican 25 ó 30 toros, para mejor encender así la sangre de los hombres, que ese es el modo ibérico”.
Baina, izan al zuen harremanik Enderizek Iruñean laketu ziren alemanekin? Ezin azken hau baieztatu, beti ere Ezequielen lumak zorroztasunez marraztu zituen alemanen ibilerak. Bazirudien alemanak urte osoko Sanferminak igarotzeko prest zirela.
Ezequiel Madrilen bizi zen baina 1916an maiztu zituen sorterrirako itzulerak. Esana dugu Madrilgo prentsarako egiten zituen kolaborazioez gain urte hartan El Pueblo Navarro egunkarian kolaboratu zuela. Enderizek alemanak 1916ko udaberrian iritsi zirenekoak eta ihesaren ondorengoak kontatu zizkigun. Baina hori guztia hurrengo batean beharko.