Patxi Larrion
Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
- Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
- Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko maiatza
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
Cabana Pujolen Maskaradan
Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak
Jordi Pujol i Soley ez da honez gero ohoretsu. Berriki aitortu du iruzur egin zuela. Iruzur fiskal horren hasieran aitarengandik jasotako herentzia omen dago, eta horrek Leoncioren jakin-mina piztu du.
Jordi Pujol Espanya contra Catalunya Simposioan
Zortzi hilabete igaro dira Espanya contra Catalunya Simposioa egin zenetik. Leonciok gogoan du 2013ko abenduaren 12an Artur Masek erreferendumaren data publiko egin zuen egunean arratsalde parteko sesioan Francesc Cabana bankariak ponentzia bat leitu zuela. Cabana ez zen Convalescència-ra bakarrik bertaratu, koinatuaren laguntza izan zuen orduko hartan. Leonciok bai patioan solasean bai aretoaren barnean lehendabiziko lerroan Jordi Pujol i Soley ikusi zuen Cabana koinatuaren hitzaldia arreta handiz segituz.
Cabana, Puyol eta Sobreques Convalescèncian solasean
Leonciok ezkonanaien arteko lagun giroa du gogoan, Cabana eta Pujol aretoan, Francesc eta Jordi patioan solasean. Egun iruzurraren berri izan eta bost egun igarota afera honetan Francesc Cabanak izan zuen eta egun duen protagonismoak piztu du Leoncioren interesa. Xerka abiatu du. Lehenik eta behin, Cabanak berak Pujoli igorritako gutun publikoa leitu du, eta horren irakurketatik ezin ondorioztatu bi koinatuen arteko harremana mikaztu denik, Cabana-Pujol familiaren etxeko atea zabalik omen dauka Jordik, hori bai, sinetsi behar al diogu Cabanari berak ez zekiela deus ere esaten duenean? Bestaldetik, ez dugu ahantzi behar aurten Generalitateak bankariaren artxiboa erosi duela 135.000 euroen truke.
Baina Leonciori puskaz interesgarriena, menturaz iradokorrena Antonio Francok salatzen duen hau iruditu zaio. Nonbait, Jordi Pujolek ez zuen garbi jokatu herentziaren aferan, arrebari aitaren herentziaren hainbat kontu izkutatu omen zizkion, Francoren hitzetan hori salatu du Cabanak.
Azken egunotan Katalunian anitz jendek mantra baten gisara errepikatu du “això ja se sabia” esaldia, baina aferak ez du itxura onik ez Kataluniaren burujabetza prozesurako ezta Jordi Pujolendako ere.
Benazko herentzia al da Andorrakoa? Aurreko estekaren notizia eta iruzkinak aztertuta, ez ote gara maskarada baten aurrean?
Kabana handiaren pherediküa irakurriko al digu Cabanak? Bost egien esperoan gaituzu, Francesc.