Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak
Abu01 0

Cabana Pujolen Maskaradan

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

Jordi Pujol i Soley ez da honez gero ohoretsu. Berriki aitortu du iruzur egin zuela. Iruzur fiskal horren hasieran aitarengandik jasotako herentzia omen dago, eta horrek Leoncioren jakin-mina piztu du. Zortzi hilabete igaro dira Espanya contra Catalunya Simposioa egin zenetik. Leonciok gogoan du 2013ko abenduaren 12an Artur Masek erreferendumaren data publiko egin zuen egunean arratsalde parteko sesioan Francesc Cabana bankariak ponentzia bat leitu zuela. Cabana ez zen Convalescència-ra...

Read More
Uzt05 2

Joaquín Vidalen prosa

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan

-Atzo ouija atera nian. Ez nuen Leoncioren alde esoterikoa ezagutzen. Arrotxapean bizitzen jarri denetik Arga jatetxean gosaltzen du. Atzo, argitzearekin batera, kafea hartu zuen Nekanerenean. Terrazan, arrain-saltzailea, Gasen zezenak gobernatzen dituen unaia eta Arrotxapeako bizilagun berria. Uztailaren 9ko korrida, Cebaga Gago zezenak atzera bota izana hartu dute hizpide. Galdera inozoa bota die Leonciok -Zer zuten ba Cebaditek? Arrain-saltzaileak entzun du Iruñeko Zezen Plazarako hautatu...

Read More
Uzt03 0

Te Deum-a versus Pasaklaustroa

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan

  Arrotxapean jarri da bizitzen Leoncio. Egun hauetan ia egunero ikusten dut. Gaur goizean Runa parkearen inguruan egin dugu topo. Garaian garaikoa, Iruñeko Ferietan Hiri Buruzagian geratuko ote den galde egin diot, oraindik ez duela erabaki esan dit, hori bai pozik sumatu dut Leoncio Gora Iruñea antolatzen ari den festa eremuari begira. Horretaz ari ginela hauxe bota dit -Pasa den urteko erabakiari eutsiko al ziotek? Ohi den gisara hasieran ez diot ia ezer entelegatu, are gutxiago...

Read More
Urt30 0

Hiru ordu Josep Fontanarekin

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

Hotza kalean. Hitzartutako ordua baino bost minutu lehenago agertu da. Pompeu Fabrako Unibertsitateak bi eraikin ditu Ciutadellako alde honetan, ezkerrekoa Bartzelonako uren eraikina izan zena eta eskuinekoa militarren egoitza izandakoa. Legezko diosalaren ondoren eskuineko eraikinean sartu gara. El Ravaletik oinez etorri ote den galdetu diogu -Nire belaunak ez dit uzten. Eraikinaren barneko eskailerak jaitsi, sotoko liburutegia zeharkatu eta berriz ere eskailerak ageri, horiek igotzeko...

Read More
Abe07 0

Intsumisioa, sakabanatzea eta Sanedrinaren aginduak

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

Mendebaldeko liburutegian aurkitu dut Leoncio. Isilik dabil aspaldi honetan. Eraikinetik atera eta Landabenera begira jarri gara, ez diot galderarik egin behar izan. -Lan bat agindu zidatek. Aldaketa gertatzear den honetan Foru Komunitatea norabide egokian jartzeko hamaika ekinbide izeneko txostena ari omen da idazten. -Oraingoan bai, heldu duk gure tenorea. Egiaren aitortzeko gutxitan ikusi dut Leoncio gaur bezain gartsu. Pentsa, 37-33 gana leloaren garaietatik ezagutzen dut Leoncio. 1979ko...

Read More
Urr04 0

Iragana beste aberri bat da

Posted in Arturikak, Ez gara hutsaren hurrengoak

-Hi, historialari, hau bai historia liburu ona. Javierrek Eric Hobsbawmen The age of extremes: The short twentieth century, 1914-1991 liburuaren gaztelerazko edizioa zuen eskuan 1996ko ostegun hartan. Pasa den mendeko 80ko hamarkadan ezagutu nuen Javier euskaltegira hurbildu zen batean, ez zuen asko iraun. Nik ere ez nuen denbora asko igaro Komite Internazionalistetan, Javier lankide boluntarioa zen, ez zitzaion arrotza Atlantikoa zeharkatzearena, egun ere bisaz mukuru edukiko du...

Read More
Ira13 0

Visca Foruak! (I)

Posted in Arturikak, Ez gara hutsaren hurrengoak

-Ez nauk sobera baikor Diadaren hondarreko egunean elkartu gara. Sanferminen aurretik egin genuen azken hitzordua, udaren puskarik handiena herrian ematen baitu Leonciok. Inoiz aitortu didanez tarteka denboraldi luzea behar du igaro sorterrian, terapia moduko bat da, pagadiak eta olibadiak ia elkarren ondoan, egun sorgoritsua suertatzen bada mendiaren freskotasuna bertatik bertara eta arratsaldearen akaberan ezin mauka motzean ibili. Manifestazioa izan dugu hizpide, agerraldi erraldoiaren...

Read More
Uzt06 0

Sanferminak eta garagardoaren bidea

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan

Igaro berriak dira Etxauriko jaiak, garai batean, gidatu-alkohola binomiari errespetua ez genion garaietan Sanferminen ataria ziren Sarbilen magalekoak, aurten aspaldiko partez Etxaurikoak dastatzeko parada izan du Leonciok, eta dastatze horretan garagardoaz teorizatzeko betarik izan du. -Garagardoak godaletan %15eko lerma behar dik Harrigarriena ez da Leonciok esan duena, hori esan duenean nor zuen aurrean baizik. Garagardo ekoizle baten aitzinean pontifikatu du Leonciok eta baita ekoizlearen...

Read More
Eka27 0

Nonahikotasun egunak

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian

Fatxek bestela jokaten diate! Ekainak 11 ditu, ilunabarra da zerrategiaren bidean. Gaueko hamarrak hurbil ditugu, euri zaparrada Txantreako Magdalenan, ortzadarrak ateratzeko imintzioa egin du, ez du lortu, gaua abaildu da, ez dit aieru onik ekarri ortzadarra agertu ez izanak, zeren gaztigu ote? Pasioa dario harginaren eleari, aurrez etzana iruinarri bat dugu, Josemiel Bidador zenaren oroiminez Ollarango udalekoek Ollo herrian paratu behar duten iruinarria. -Plaka zixtrin bat paratu nahi...

Read More
Ots29 2

Datozela antxeta rafaga horiek

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

-Gose geratu nauk Pasa den ilbeltzaren 6koak ez zuen Martin asebete. Martinek Leoncio engainatu zuen   “Hatortxupop” kontzerturako. Atarrabiakoan Kerobiaren aurretik Bide Ertzean 5 (Ima, Joni, Karlos, Fran eta Joserra) eta gonbidatu gisa Xabaltx, Naroa, Gorka, Toño eta Aritz aritu ziren. Urtarrilaren 7a kolosala zetorrenez igandea aukeratu zuen Martinek apetak asebetetzeko, txirrinta kentzeko. Nahi izatera Maule bezain hurbil (urrun) dago hiriburuzagitik Elgeta. Martinek molde zaharrean...

Read More
1 / 41234Hurrengoa»

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA