Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak
Ots24 1

Petralic, Nikolai eta Ion

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

Eztabaida bizian utzi nituen atzo Koxme eta Leoncio. Koxme, Leoncioren osaba donostiarra, Narrika kaleko bizilaguna. Tarteka hiriburuzagira hurbiltzen da, gustukoa du  Miguel Sanchez Ostizen literatura eta Biargieta auzoan etxean bezala sentitzen da. Kuriako La hormigan elkartzen ohi gara, inguratzen gaituzten liburuak maiz gure solasen adabakiak dira. Atzokoan liburu bat hartu zuten hizpide. Asier Barandiaranen Gatazka Nafarroako euskal literaturan irakurri berri dute eta ez ziren ados...

Read More
Urt15 0

Somewhere in the mountains…Euskal Herria helburu

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

1995eko udaberria, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Txillardegiren Euskal Herria helburu liburuaren jendaurrekoa. Aurkezlea liburuaren pasarte bat ari da irakurtzen, berrogei urte atzeragoko aferak aipagai, pasartea amaitu eta aurkezleak Antiguakoari galdetu dio, -Egun, animatuko al zinateke hori egitera? (…) Gure hizkuntzak –zion Krutwigek- derrigorrezkoa du batzea eta gaurkotzea. Fisika Teorikoa normaltasunez irakatsi behar da euskaraz. Euskalkikeria eta dialektalismo guztien kontra...

Read More
Abe01 5

Egun da abenduaren lehena

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

Munduko futbol txapelketa jokatzen ari zen, ez dakit 2002an (Hego Korea-Japonia) edota 1998an (Frantzia) izanen ote zen, garbi dudan gauza bakarra Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi aurretik izan genuela solasaldi hura. Andoni Egañak futbola aitzakia harturik egunero zutabe bat idatzi zuen Mundialak iraun zuen bitartean, eta egun hartakoan ereserkiaren gaiari ekin zion. Zutabe hartan, besteak beste, Euskal Herriko Futbol Selekziorako ereserkia proposatu zuen. Xabier Leteren Xalbadorren...

Read More
Aza21 0

Gartxot. Now we have our Braveheart

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

-Now we have our Braveheart! Loiolako Iñigo etorbidean agurtu dut Leoncio. Presaka dabil, bestelako zereginek, saihestezinak diren horiek Bahia kafetegira eraman beharrean etxerako bidean jarri dute. Gartxot filma ikusi berria dugu Karlos III.a zinema-aretoan, estrenaldia mundiala izan da. Hunkitua dago Leoncio, horrek ez nau harritu, baina ez dut entelegatu Now we have our Braveheart esaldiaren azpian dena. Leonciok maiz ibiltzen du ingelesa gisa horretako epaiak ematerakoan, baina zer dela...

Read More
Aza14 0

Robinson jaiak

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan

Sanchez-Ostizen Zarabanda darama besapean Leonciok. Arantzadi aldean topo egin eta elkarrekin egin dugu alde zaharrerako bidea. Garaian garaikoa, bozkak izan ditugu hizpide, baina Frantziako atarira iritsi eta perlesiaturik geratu da laguna, bapatean serio demonio honela bota dit. -Nabarrerian behar zian. Hasieran ez diot ulertu, minutu bat igaro da lagunaren esaldia ulertu dudanerako. Leonciok sekulako tema du gai batekin. Iruñea eta literatura. Inork esanen du hori barojakeria dela,...

Read More
Urr11 0

A. Zudaire galdu zenekoa (2)

Posted in Arantzadikoak, Diaspora, Ez gara hutsaren hurrengoak

-Frailea ez da itzuli. Ilunabarra heldu baino lehen taldeak bilatze lanetan ari ziren, Bedagatik abitua ziren gazteak, Portutzarretik adituenak eta gainerako guztiak kotxez Urbasako larraitzeraino, Fidelen ilobetako bat Eulatera joana zen koartelean partea ematera.             Hilberria zen eta horrek bilatze lanak zaildu zituen, geroztik jakin genuenez guardia zibilek kamio eta oihanbideetatik ez aldentzeko eskatu zuten. Geldirik ez genekien, eta inori ezer esan gabe, Erruleztxipiko...

Read More
Urr10 1

Larraineko Euskal Hollande

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak

Francoise Hollande izan da bozkatuena lehen itzulian. Bigarrenean Martine Aubry izanen du arerio. Lehia horretatik aterako da Sarkozyri aurre eginen diona. Ez dakigu Francoise Hollandek pasa den agorrilaren 7an Larrainen egin agerraldiak ezer lagundu ote dion Eliseorako bidean. Hollandek Larrainen Telesforo Monzon Pastoralaren karietara egin agerraldia oihartzuna izan zuen bere garaian. Ez zen Zuberoako herrira hurbildu zen politikari bakarra, hori bai, Otsagiko Xalba lagunari kasu egin behar...

Read More
Ira29 0

A. Zudaire galdu zenekoa

Posted in Arantzadikoak, Ez gara hutsaren hurrengoak

Antza denez krisia lagun dut, iragarri nuen txandrioa atzeratzen ari da. Uztailaren 1a zelarik Arantzadiko meandroa hartu nuen hizpide, eta uda joan da eta ez dut agindutakoa bete. Lehendabizko istorioa iragarri nuen, inoiz Arantzadi ondoko Errotazar komentuan bizi izan zen fraile kaputxino bat. Has nadin behingoz. Haurtzaroan, iturri ondoko bankua zen gauero gure joku eta solasaldien abaroa. Farola argiaren azpira biltzen ginenen artean ez zen etxe horretako inor, pazientzia bazuten gure...

Read More
Uzt07 1

Sanferminetako irudiak

Posted in Ez gara hutsaren hurrengoak, Iruñeko ferietan

Kazetari ezagunaren tweetak zeresana eman du. Artikulu bat idazteko proposamena egin eta argazkirik ba ote zuen galde egin zioten. Tweetak gogoeta interesgarriak ekarri ditu. Uztailaren 6a, hamaikak hogei gutxi San Lorenzo elizako erlojuan. Aduanako harlauzak ari naiz zapaltzen, politikari ezagunak ditut aurrean, gehienek sakelakoa eskuan edota belarrian, argazki bat aterako banie artikuluaren erdia egina. Igaro dira politikariak eta aurrez aurre inoiz Iruñeko sanferminetan ikusi dudan...

Read More
Uzt05 0

Sanferminak eta garagardoa

Posted in Arantzadikoak, Ez gara hutsaren hurrengoak, Iruñeko ferietan

Bagurrin esaten zioten gazteleraz Iruñerrian. Garai batean iparra sartzen zelarik Imotz aldeko pagoen urrina hedatzen baitzen hiri buruzagiaren eremura, ez naiz ni adituena afera horretaz, Jeremias Erro, Ultzurrun edota Ibañezek maiz eta ongi jorratu baitute gai hori. Pago urrina aspaldi desagertu zen gurean, eta atzokoan ilunabarreko iparrari gari urrina zerion. Egun uzta, gari edota garagarrarena, sanferminetarako akitzen baita, eta ez bakarrik Iruñerrian, igande honetan makineriarik ez...

Read More
2 / 4«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA