Arantzadikoak
Uztailaren 1a, ostirala, seiak dira, oraindik ez du arraso xuritu, ordu erdi barru kalean naiz, oinez noa lantokira. Alemaniarren zubi berria igaro, Arantzadin sartu eta errrepide bazterreko Irujo etxeko atarian bi hankabiko ikusi ditut, gizonak kirol-jertse gorri bat darama, neskak jaka urdina, haiengana hurbildu ahala zorroztu dut soa, ezaguna egin zait gizonaren aurpegia, bertsolari hori al da? Harengana zuzendu natzaio eta lotsagabe esan diot -Hi halakoa haiz -Bai! Harriduraz erantzun...
Read MoreAlberdi eta aberatsak
Cordobako Belgranok bigarren mailara bidali ditu aberatsak. Kanporaketan erabakigarria izan da Alberdi. Belgrano futbol taldea duela 106 urte sortu zen judasen arbola baten azpian eta ia hasieratik Alberdi auzoko futbol zelaian aritu da, duela mende bat erraldoia zen estadioa eta egun harmailak pirata urdin argiez mukuru agertzen dira Belgranok etxean jokatzen dutelarik. Lankide batek diasporometro izeneko tramankulua patentatu nahi du. Gertakari bat aitzakia hartu eta euskal diasporaz...
Read MoreBizkor Ramon, bizkor!
Iruñeko Media Lunan ikusi berri dut historialaria, egiaren aitortzeko historiaren istorioak izan dira bere ikerketa eremua, eta zoritxarrez aspaldi honetan ez du ia ezer argitara eman. Presaka gelbintzan biok eta terrazaldia (hiri buruzagian terraza batean gertaturiko solasaldi luzea) beste baterako utzi dugu. Agurtu eta berehala, ezagutu nuenean, hau da, 80.eko hamarkadaren akaberan historialariak kontaturiko pasadizoa gogoratu dut. Mustu berria zen PSE eta EAJren arteko gobernua, 1986ko...
Read MoreBotoak erdiesteko manerak. After hours
Iruñeko Errotxapea auzoak badu bere alde zaharra. Eguerdia da, tabernaren atean ondoko ibaiaren izena. Bezero gehienak etxeko egongelan baleude ari dira. Gu, ostatuaren bazter batean hamaiketakoa egiten ari gara, atetik gizon bat sartu da, berehala ezagutu dut, ez nau ikusi, zuzenean jabearengana hurbildu da. -Egunon, Nekane? Ezer falta al zaizu? -Segituan esanen dizut, zeozer hartu nahi al duzu? -Atera kortau bat. Luzea da gizona, zure aurrean jarriz gero inguratzen zaituela dirudien...
Read MoreForuaren gorringoa
Madril, 1971ko maiatza, juristak fiskalitatearen inguruan ari dira ezbaian. Estatuaren ordezkaria da galdera egin duena, arrapostua Nafarroako orderkariarena duzu, hona galde-erantzuna: -¿Si no se hubiera llegado a un acuerdo, la Ley de 1941 o el Decreto de 1969 no pueden ser derogados por el estado español? -No. No sería un acto jurídico. Sería un acto de fuerza. -Eman dezagun Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Diputazioak ez zutela 1969an akordiorik erdietsi, kasu horretan Estatu...
Read MoreBotoak erdiesteko manerak. Zer egin
The Candidate filma gogora ekarri zidan Aitorrek kontatutakoak. Robert Redfordek Bill McKay izeneko hautagai baten papera jokatzen du. McKay AEBko alderdi demokrataren hautagaia da. Filmaren akabera hauteskunde egunaren kronika da, eta besteak beste, arrunt ongi erakusten du hautagaien sustengu taldekoek demokrata zein errepublikarrek zer nolako trikimailu, lan eta beste egiten duten botoak erdieste aldera. Filmaren bukaerako eskena antologiko bezain etsigarria da, baina hori beste baterako...
Read MoreBotoak erdiesteko manerak. Abstentziorik gabeko zahar-etxeak
Hilean behin edo Gazteluko Plazako Txoko, Kiosko edota Gure Etxean institutuaren garaiko ikaskideak elkartzen ohi gara. Bost urte pasa dira ohitura hau ezarri genuenetik, gogoan dut non ginen elkartzearena proposatu genuen unea, Donibaneko tanatorioan ginen, Xabierren aita hil berria zen eta Txemak azken boladan tanatorio, hilerri eta gisa horretako tokietan elkartzen ginela ohartarazi zigun. Laupabost hurbiltzen ohi gara Gaztelukora, eta bi ordu eskas irauten duen solasaldian hitza elkarri...
Read MoreBotoak erdiesteko manerak. Botoen garraioa
Botoak erdiesteko manerak ez dira urri gure artean. Maiatzaren 22a hurbiltzen ari den honetan, lagun eta ezagunek kontatu dizkidaten pasadizoak ekarri nahi ditut ez gara hutsaren hurrengoak honetara. Inoiz, publizitatea baino eraginkorragoak dira historikoki erabili diren trikimailu, iruzur eta beste. Hona lehendabizikoa, Ramoni, Iruñeko auzokide bati duela lau urte gertatua, Ramonek kontatu moduan berritu dizuet. Maiatzeko hirugarren igandea zen, eguzkitsua zetorren hauteskunde eguna, goizeko...
Read MoreTabacalera
Hik aipa, hik gauza 2010eko apirilaren 6a, zinpeko bat Tabacalerako atarian, kultur mundukoak garela esan eta aurrera. Bisita gidatuaren ostean, areto nagusian ehun bat lagun biribilean eserita, hirugarren batzarra honetara kultur sortzaileak deitu dituzte, betaurrekodun bat bilkura ari da zuzentzen, berrogei urte inguru izanen ditu, hasieran Tabacalerak auzoan historikoki izan duen garrantzia hartu du hizpide, emakumezkoek jokatu papera azpimarratu du. Tabacalera fabrika horretan soldatapeko...
Read MoreShoshone Mike
Hau emaria! Lagunak aterkia zabaldu du. Ilunabarra Iruñeko Ermitagañan. Cohen anaien True Grit ikusi berri dugu. Lagunak, nik ez bezala. Charles Portisen eleberria irakurri du filma ikusi aurretik. Urkaturiko indiarra beltza omen da eleberrian, eta hartza-larruz mozorraturiko petrikiloa Cohendarren asmazio hutsa. Gustatu zaigu, gozatu dugu. Western generoaren iturrietaz mintzo gara, gidoilariek moldatzen dituzten istorioak ditugu hizpide. -Ba al dik oinarri historikorik? Ausartu...
Read More
Iruzkin berriak