Erreferenduma hogei minutu lehenago
-Ez diat sinisten. Ez zekitela deus ere! Ez diat sinisten, Leoncio Leonciok jakin badaki Greenwichekoa ez dela meridiano bakarra. Hala ere, Bartzelonara datorren aldiro gogoratu behar izaten du Hiri Buruzagian baino hogei minutu lehenago argitzen duela. Leoncio goiz altxatu zen atzo, goiz altxarazi ninduen atzo, eta akreditazioen ordua baino hogei minutu lehenago ailegatu ginen Espanya contra Catalunya Simposioaren egoitzara. Besteak beste Institut d’Estudis Catalans erakundearen egoitza...
Read MoreKatalunia 1714-2014
Leoncio ez da sekulan izan Camp Noun, baina jakin badaki Bartzelona futbol taldeak zelai horretan partidua jokatzen duen aldiro markagailuko erlojua 17’14’’ denborara iristen delarik jende multzo handia txaloka hasten dela. Zer dela eta txaloaldia? Data bat ekartzen dute gogora, izan ere 1714ko irailaren 11n, Espainiako Ondorengotza Gerraren barnean, Borboiko osteek Berwick-eko dukea buru zutelarik Bartzelonako hiria garaitu zuten. Kataluniak berezko erakundeak galdu zituen. Diadan ere...
Read MoreXaho urtean
-Frantziar estatuari utzi zion ondarea Bilboko Plaza Barria. Anton Abbadiaren erretratuak aretoaren eskuineko horma hornitzen du. Laguna margoak biltzen dituen erreferentziez mintzo zait. Afrika, Niloaren iturburuak, Hendaiako Gaztelua, Irlandako hirusta. Margoa Bixente Ameztoi zenarena da. Askok Ameztoiren margogintza baino argazkigintza dute ezagunago. Lagunak esana dakit Azkuek saioren bat egin zuela Anton Abbadiaren ondarea euskal herritarren eskuetan gera zedin. Saio ustela...
Read MoreBenjamin eta falafela
Eguerdi hotza Pariseko La Marais auzoan, jatetxea judua da, jendez lepo dago. Lagunak zorutik hartu du erori berri zaion falafela. Ondoko mahaian, ezin hurbilago, itxuraz ashkenazi izan zitekeen gaztea pita ogiaren barnekoa irensten ari da The New Yorker irakurtzen ari den bitartean, mahai bat haratago lau ikasle solasean, ikasketak dute hizpide, kipa (txano judua) daramate buru gainean, mizrahiak dirudite, haiek ere txitxirio-kroketak ari dira jaten. Ni kebab itxura duen ogitartekoarekin...
Read More
Iruzkin berriak