Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Patxi Larrionen bloga - Ez gara hutsaren hurrengoak

Hiru ordu Josep Fontanarekin

2013-01-30  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

Hotza kalean. Hitzartutako ordua baino bost minutu lehenago agertu da. Pompeu Fabrako Unibertsitateak bi eraikin ditu Ciutadellako alde honetan, ezkerrekoa Bartzelonako uren eraikina izan zena eta eskuinekoa militarren egoitza izandakoa. Legezko diosalaren ondoren eskuineko eraikinean sartu gara. El Ravaletik oinez etorri ote den galdetu diogu

-Nire belaunak ez dit uzten. (gehiago…)

Intsumisioa, sakabanatzea eta Sanedrinaren aginduak

2012-12-07  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

Mendebaldeko liburutegian aurkitu dut Leoncio. Isilik dabil aspaldi honetan.

Eraikinetik atera eta Landabenera begira jarri gara, ez diot galderarik egin behar izan.

-Lan bat agindu zidatek. (gehiago…)

Iragana beste aberri bat da

2012-10-04  //  Arturikak, Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

-Hi, historialari, hau bai historia liburu ona.

Javierrek Eric Hobsbawmen The age of extremes: The short twentieth century, 1914-1991 liburuaren gaztelerazko edizioa zuen eskuan 1996ko ostegun hartan. Pasa den mendeko 80ko hamarkadan ezagutu nuen Javier euskaltegira hurbildu zen batean, ez zuen asko iraun. Nik ere ez nuen denbora asko igaro Komite Internazionalistetan, Javier lankide boluntarioa zen, ez zitzaion arrotza Atlantikoa zeharkatzearena, egun ere bisaz mukuru edukiko du igarobidea. (gehiago…)

Visca Foruak! (I)

2012-09-13  //  Arturikak, Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

-Ez nauk sobera baikor

Diadaren hondarreko egunean elkartu gara. Sanferminen aurretik egin genuen azken hitzordua, udaren puskarik handiena herrian ematen baitu Leonciok. Inoiz aitortu didanez tarteka denboraldi luzea behar du igaro sorterrian, terapia moduko bat da, pagadiak eta olibadiak ia elkarren ondoan, egun sorgoritsua suertatzen bada mendiaren freskotasuna bertatik bertara eta arratsaldearen akaberan ezin mauka motzean ibili. (gehiago…)

Sanferminak eta garagardoaren bidea

2012-07-06  //  Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan  //  Iruzkinik ez

Igaro berriak dira Etxauriko jaiak, garai batean, gidatu-alkohola binomiari errespetua ez genion garaietan Sanferminen ataria ziren Sarbilen magalekoak, aurten aspaldiko partez Etxaurikoak dastatzeko parada izan du Leonciok, eta dastatze horretan garagardoaz teorizatzeko betarik izan du.

-Garagardoak godaletan %15eko lerma behar dik

Harrigarriena ez da Leonciok esan duena, hori esan duenean nor zuen aurrean baizik. Garagardo ekoizle baten aitzinean pontifikatu du Leonciok eta baita ekoizlearen oneritzia bildu ere. Madrilen ikasi omen zuen ekuazioa Leonciok, edatean bibote aparduna utzi behar du garagardoak eta hori gerta dadin aparrarekin behar da jostatu. Diotenez, Madrilgo ostatu batean tabernari bat kontratatu aitzin garagardoa zerbitzatzen ba ote dakien frogatu behar du. Hiri buruzagian, bizpahiru toki alde batera utzirik tabernariek ez dakite edo ez dute nahi garagardoa ongi zerbitzatzen.

Apar pixka bat, otoi!

Apar pixka bat, otoi!

Bi aste igaro dira Etxauriko jaiak amaitu zirenetik, bezperaren bezpera da, Iruñeko alde zaharra jendez mukuru, Leoncio eta Idoiarekin elkartu eta San Gregorio aldeko terraza bat hobetsi dugu ezer eztarriratzeko, eseri eta hiru garagardo eskatu ditugu. Idoia egarritua izan da edalontziari musua ematen aurrena.

-Kaben dena! Heldu duk berriz ere

-Zer esan dun? Harriturik galdetu diot nik

-Dasta ezak

Dastatu eta pasa den urtean gaurko egunarekin blog honetan argitaratu nuen sarrera etorri zait gogora. Sanferminak eta garagardoa. Zenbait kontu ez dira aldatzen, iraungitzear den garagardoa Sanferminetako prezioan. Zerbitzaria ohartaraztea proposatu dut, baina Leoncioak kontra egin dit

-Ez dik merezi, hemendik aurrera Naparbier bidea eginen diagu.

Ez zaigu damutu.

Kanpion eta Sanferminak. Arturikak (I)

2012-07-04  //  Arturikak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan  //  Iruzkinik ez

-Ez diagu inoiz ezer entelegatuko!

Leonciok besapean darama Nabarra en su vida histórica liburuaren edizio berria. Duela bi aste hitz-aspertuan aritu ginen Emilio Majueloren La idea de historia en Arturo Campión liburuaren karietara. Inoiz artikulu luze bat idatzi behar duela agindu dit, izenburua erabakia zuen bakarra, Arturo, ezezagun hori. (gehiago…)

Nonahikotasun egunak

2012-06-27  //  Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian  //  Iruzkinik ez

Fatxek bestela jokaten diate!

Ekainak 11 ditu, ilunabarra da zerrategiaren bidean. Gaueko hamarrak hurbil ditugu, euri zaparrada Txantreako Magdalenan, ortzadarrak ateratzeko imintzioa egin du, ez du lortu, gaua abaildu da, ez dit aieru onik ekarri ortzadarra agertu ez izanak, zeren gaztigu ote? (gehiago…)

Datozela antxeta rafaga horiek

2012-02-29  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  2 iruzkin

-Gose geratu nauk

Pasa den ilbeltzaren 6koak ez zuen Martin asebete. Martinek Leoncio engainatu zuen   “Hatortxupop” kontzerturako. Atarrabiakoan Kerobiaren aurretik Bide Ertzean 5 (Ima, Joni, Karlos, Fran eta Joserra) eta gonbidatu gisa Xabaltx, Naroa, Gorka, Toño eta Aritz aritu ziren. Urtarrilaren 7a kolosala zetorrenez igandea aukeratu zuen Martinek apetak asebetetzeko, txirrinta kentzeko.

Bide Ertzean 5

Bide Ertzean 5

(gehiago…)

Petralic, Nikolai eta Ion

2012-02-24  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkin bat

Eztabaida bizian utzi nituen atzo Koxme eta Leoncio. Koxme, Leoncioren osaba donostiarra, Narrika kaleko bizilaguna. Tarteka hiriburuzagira hurbiltzen da, gustukoa du  Miguel Sanchez Ostizen literatura eta Biargieta auzoan etxean bezala sentitzen da. Kuriako La hormigan elkartzen ohi gara, inguratzen gaituzten liburuak maiz gure solasen adabakiak dira. (gehiago…)

Somewhere in the mountains…Euskal Herria helburu

2012-01-15  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

1995eko udaberria, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Txillardegiren Euskal Herria helburu liburuaren jendaurrekoa. Aurkezlea liburuaren pasarte bat ari da irakurtzen, berrogei urte atzeragoko aferak aipagai, pasartea amaitu eta aurkezleak Antiguakoari galdetu dio,

-Egun, animatuko al zinateke hori egitera? (gehiago…)

2 / 5«Aurrekoa1234Hurrengoa»

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA