Ez gara hutsaren hurrengoak
Hasiera » Patxi Larrionen bloga - Ez gara hutsaren hurrengoak

Egun da abenduaren lehena

2011-12-01  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  5 iruzkin

Munduko futbol txapelketa jokatzen ari zen, ez dakit 2002an (Hego Korea-Japonia) edota 1998an (Frantzia) izanen ote zen, garbi dudan gauza bakarra Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi aurretik izan genuela solasaldi hura. Andoni Egañak futbola aitzakia harturik egunero zutabe bat idatzi zuen Mundialak iraun zuen bitartean, eta egun hartakoan ereserkiaren gaiari ekin zion. (gehiago…)

Gartxot. Now we have our Braveheart

2011-11-21  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

-Now we have our Braveheart!

Loiolako Iñigo etorbidean agurtu dut Leoncio. Presaka dabil, bestelako zereginek, saihestezinak diren horiek Bahia kafetegira eraman beharrean etxerako bidean jarri dute. Gartxot filma ikusi berria dugu Karlos III.a zinema-aretoan, estrenaldia mundiala izan da. Hunkitua dago Leoncio, horrek ez nau harritu, baina ez dut entelegatu Now we have our Braveheart esaldiaren azpian dena. (gehiago…)

Robinson jaiak

2011-11-14  //  Ez gara hutsaren hurrengoak, Hiri Buruzagian, Iruñeko ferietan  //  Iruzkinik ez

Sanchez-Ostizen Zarabanda darama besapean Leonciok. Arantzadi aldean topo egin eta elkarrekin egin dugu alde zaharrerako bidea. Garaian garaikoa, bozkak izan ditugu hizpide, baina Frantziako atarira iritsi eta perlesiaturik geratu da laguna, bapatean serio demonio honela bota dit.

-Nabarrerian behar zian. (gehiago…)

A. Zudaire galdu zenekoa (2)

2011-10-11  //  Arantzadikoak, Diaspora, Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

-Frailea ez da itzuli. (gehiago…)

Larraineko Euskal Hollande

2011-10-10  //  Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkin bat

Francoise Hollande izan da bozkatuena lehen itzulian. Bigarrenean Martine Aubry izanen du arerio. Lehia horretatik aterako da Sarkozyri aurre eginen diona. Ez dakigu Francoise Hollandek pasa den agorrilaren 7an Larrainen egin agerraldiak ezer lagundu ote dion Eliseorako bidean. (gehiago…)

A. Zudaire galdu zenekoa

2011-09-29  //  Arantzadikoak, Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

Antza denez krisia lagun dut, iragarri nuen txandrioa atzeratzen ari da. Uztailaren 1a zelarik Arantzadiko meandroa hartu nuen hizpide, eta uda joan da eta ez dut agindutakoa bete. Lehendabizko istorioa iragarri nuen, inoiz Arantzadi ondoko Errotazar komentuan bizi izan zen fraile kaputxino bat. Has nadin behingoz. (gehiago…)

Hezur eta haragizko plazaren plazera

2011-07-13  //  Iruñeko ferietan  //  Iruzkinik ez

Uztailaren 10a, igandea, ekia sartalderuntz abailtzen ari da. Mahaitik altxatu gara eta dantzan utzi dugu irrati esataria. Hogei urte paseak daramatza era guztietako desinformazioaren kontra engaiaturik Irulegi Irratiko Jojok. Bazkalondoan tartea izan dugu solaserako, baina gaia ez dugu inondik ere agortu. (gehiago…)

Sanferminetako irudiak

2011-07-07  //  Ez gara hutsaren hurrengoak, Iruñeko ferietan  //  Iruzkin bat

Bi adiskide Iruñeko karrikak alaitzen

Bi adiskide Iruñeko karrikak alaitzen

Kazetari ezagunaren tweetak zeresana eman du. Artikulu bat idazteko proposamena egin eta argazkirik ba ote zuen galde egin zioten. Tweetak gogoeta interesgarriak ekarri ditu. Uztailaren 6a, hamaikak hogei gutxi San Lorenzo elizako erlojuan. Aduanako harlauzak ari naiz zapaltzen, politikari ezagunak ditut aurrean, gehienek sakelakoa eskuan edota belarrian, argazki bat aterako banie artikuluaren erdia egina. (gehiago…)

Sanferminak eta garagardoa

2011-07-05  //  Arantzadikoak, Ez gara hutsaren hurrengoak, Iruñeko ferietan  //  Iruzkinik ez

Bagurrin esaten zioten gazteleraz Iruñerrian. Garai batean iparra sartzen zelarik Imotz aldeko pagoen urrina hedatzen baitzen hiri buruzagiaren eremura, ez naiz ni adituena afera horretaz, Jeremias Erro, Ultzurrun edota Ibañezek maiz eta ongi jorratu baitute gai hori. Pago urrina aspaldi desagertu zen gurean, eta atzokoan ilunabarreko iparrari gari urrina zerion. (gehiago…)

Arantzadikoak

2011-07-02  //  Arantzadikoak, Ez gara hutsaren hurrengoak  //  Iruzkinik ez

Uztailaren 1a, ostirala, seiak dira, oraindik ez du arraso xuritu, ordu erdi barru kalean naiz, oinez noa lantokira. Alemaniarren zubi berria igaro, Arantzadin sartu eta errrepide bazterreko Irujo etxeko atarian bi hankabiko ikusi ditut, gizonak kirol-jertse gorri bat darama, neskak jaka urdina, haiengana hurbildu ahala zorroztu dut soa, ezaguna egin zait gizonaren aurpegia, bertsolari hori al da? Harengana zuzendu natzaio eta lotsagabe esan diot (gehiago…)

3 / 5«Aurrekoa2345Hurrengoa»

Patxi Larrion

Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

Azken bidalketak

  • Cabana Pujolen Maskaradan
  • Ezequiel Enderiz, Juan Belmonte eta alemanak
  • Alemanen ihesa gauzatua
  • Alemanen ihesa abian
  • Alemanak Hiri Buruzagian

Iruzkin berriak

  • Patxi Larrion(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Luistxo(e)k Joaquín Vidalen prosa bidalketan
  • Aitor(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Iban(e)k Datozela antxeta rafaga horiek bidalketan
  • Santi Leoné(e)k Petralic, Nikolai eta Ion bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Arantzadikoak
  • Arturikak
  • Diaspora
  • Ez gara hutsaren hurrengoak
  • hauteskundeak
  • Hiri Buruzagian
  • Iruñeko ferietan
  • Lehen Mundu Gerra
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA