Odola ikustean zorabiatzen naiz!

Mikel González De Reparaz
0
(Depositphotos)

Zauri nabarmen baten aurrean zer egin behar den zuzen jakitea ez dago sobera. Nahiz eta odolaren jarioa oso eskandalagarria izan, aho zabalik ezin gara geratu. Zehatz jokatu behar dugu.

Zer dio prozedura orokorrak? Odoletan dagoen aldea desestali eta, gazen laguntzaz, eskuzko zuzeneko presioa aplikatu. Horren ondoren, hesgailu konpresibo bat jarri. Halere, odoljarioa hilgarria izateko arriskua izango balitz, neurri trinkoagoak beharrezkoak lirateke, apositu hemostatiko edo torniketeak kasu.

Dena dela, egoera kontrolatzeko zailtasunak egongo balira eta hemorragia moten zerrenda nahiko anitza denez, laguntza edo aholku eskatzeko aukera 1-1-2 telefonoan beti legoke. 

Azkenik, argi izan aintzineko ohitura okerrak deuseztatu behar ditugula, adibidez, zauria txorrota baten azpian jarri edo ukendura batekin igurtzi.

18. sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA