Barbakoen garaian bete-betean gaude. Oso aspaldiko arte hori abian jartzen dugu momentu politak bizitzeko asmoz, gehienetan natura-inguruetan. Beraz, aisialdia behar den moduan bukatzeko, ondorengo aferak buruan beti izan:
- Umeenganako prebentzio distantzia mantendu, batez ere, aurpegia sugarretatik hurbilago dutelako.
- Ez bota likido inflamagarririk pizteko, erregaien lurrun-sukoiak oso arriskutsuak direlako.
- Txingarrak behin betiko itzalita daudela ondo ziurtatu lekutik aldendu baino lehen.
- Gas erregaia erabiltzen baduzu, kontuz presio ontzi eta konexioekin.
- Haize boladadak edo tenperatura altuak dauden egunetan, sua inguruetara heda daitekeen ala ez balioetsi. Illaunekin arreta berezia izan.
- Lurraldean zehar barbakoak egiteko dauden gune finkoak erabili.
Nolanahi ere, sute arriskua muturrekoa aurreikus daitekeenean, agintariek berehala aplikatu beharko dituzte baso suteak prebenitzeko debekuak.
20. sarrera.
