1976an Seveson (Italia), izandako istripu kimiko larriaren ondorioz, hasi zen industria kimikoaren araudi modernoa garatzen. Handik aurrera, biztanleei babesteko Alerta Goiztiarreko Sareak hedatu ziren arriskuez ohartarazteko.
Hori dela eta, Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzero-Zierbenan eta Lantaronen bezalako industrial eskualdetan, noizbehinka hots-seinaleak aktibatzeko ariketak egiten dira herritarren autobabeserako.
SEVESO araudiaren menpe dagoen enpresa batetik ihes toxiko bat gertatuz gero, biztanleek funtsezko bi soinu ezagutu behar dituzte inguruko:
- Alerta hasiera: soinu uhintsua (tonu -igoerak eta -jaitsierak) minutu bateko hiru boladatan. Babestu eraikin hurbilenean, itxi leihoak eta informazio ofizialei adi egon.
- Alerta amaiera: 30 segundoko soinu jarraitua eta laua, arriskua igaro dela adierazten duena.
Prest egongo zinateke larrialdi kimiko baten arrean jokatzeko?
42. sarrera.