Butano-bonbona etzanda erabiltzea ez da batere ideia ona, gehienbat fisika eta segurtasun arrazoiengatik. Ontzi presurizatuen funtzionamendua oso erraza da, jakina, behar den bezala erabiltzen direnenan.
Batetik, bonbonaren barruan dagoen erregai konprimatua gas eta likido faseetan daude. Erregaiaren edukia gutxitzen den heinean, bi fase horien arteko neurriak modu automatikoki orekatzen dira.
Bestetik, goiko partean, erregulagailuarekin batera, konexio eta segurtasun balbulak daude, eta hortxe dago koxka. Gas botila horizontalean jartzean, butano likidoa eta mekanismo horiek elkar ukitzen dira, eta hori, hain justu, ekidin behar dugun gertaera da. Butano erregaia likido egoeran (aurrez gasifikatu gabe) kanporatzerakoan sekulako arriskuak sortzen baititu.
Halaber, azaldutakoa kontuan hartzekoa da ere botila hutsik dagoenean edota garraiatzen dugunean.
43.sarrera