Hondartzaz gozatzeko aukera paregabea dugu datorren hilabeteetan, baina kontuz, hondarrez osatutako itsasertzeak ez dira arriskurik gabeko paradisuak.
Inoiz ez ditugu gutxietsi behar ur-eremuetako arrisuak, adibide gisa kontuan izan ekainaren bigarren asteburuak utzi dizkigun datu beldurgarriak: 12 pertsona hil dira itota estatu mailan.
Argi izan trantze latzak ekiditeko autobabes premisak. Hasteko, hondartza-ikurrak espreski jarraitu, ez zaitez uretan murgildu zaintzarik gabeko guneetan, arreta berezia jarri edozein ur-kirol jarduterakoan, kontuz lagunekin txonbo bat egitera bazoaz eta uretan gozatzen ari den edozein adingabe zaintzeko ahaleginak ez oharkabetu. Amaitzeko, sorosleen gomendioak jarraitu, gure aliaturik onenak dira eta kostaldeko txoko guztiak ezagutzen dituzte.
Euskal Herriko kostaldeak 280 kilometro apartak eskaintzen dizkigu, zentuz jokatu eta gozatu uda honetan.
45. sarrera.