Charles Darwinek zioenez, indartsuenak eta argienak ez du bizirik irauten, aldaketara hobekien egokitzen denak baizik.
Horren harira eta hilabete honetan tenperatura altuen langa guztiak hautsi direnean, XIX. mendeko jakin ingelesaren esaldi famatu hori burura datorkit.
Osasun aldetik, bero-boladak Europako fenomeno meteorologiko kaltegarriena dira. Ez dute zaratarik eragiten, baina gogor jotzen dute, bereziki talde zaurgarrietan: umeak, adinekoak, gaixoak, haurdunak eta desgaitasuna duten pertsonak.
Muturreko eguraldiaren arloan, tenperaturen ondorioak hiru ikuspuntuetatik aztertzen dira:
- Muturreko tenperatura oso altuak
- Tenperatura altu iraunkorra
- Baso sute arriskua
Horregatik, modu kolektiboki eta indibidualki egokitu behar gara, ez dago besterik. Kexak alde batera utz ditzagun eta erresilientzia landu dezagun. Gure ohiturak molda ditzagun eta ahulenei lagun diezaiegun.
46. sarrera.