Ate azpiko ziria

Mikel González De Reparaz
0
Suteen kontrako atea trabatuta (@BomberosMad)

Dakarren arriskua kontuan hartu gabe, auzokide-komunitate askotan ohikoa da suaren kontrako ateak ziriekin irekita edukitzea. 

Edozein eraikinean oinarrizkoak diren elementu banatzaile horiek, sutea gertatuz gero, bi asmo nagusi bilatzen dituzte. Alde batetik, sute-sektoreak definitzen dituzten hesi fisikoak dira. Planoen diseinu fasean zehaztatutako eremu hori hausten bada, errekuntza produktuak berehala hedatuko dira eraikinaren beste inguruetara. Bestaldetik, ondorio benetan larriak izan daitezke ebakuazio-ibilbideak edo larrialdi-irteerak ke eta gas toxikoz gainezka baldin badaude.

Aparkalekuetan bereziki, suaren kontrako ateek itxita egon behar dute, sua alde horretan konfinatuta eusteko eta ihesbideak seguru eta ibiltzeko moduan bermatzeko. 

Gure ezjakintasuna ez dezala baliogabetu Eraikinaren Kode Teknikoa bilatzen dituen helburuak sute batek eraikin barruan hedatzeko arriskuari dagokionez.

47. sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA