Presio eltzeen magia

Mikel González De Reparaz
0
(Pixabay)

Lapiko azkarra, sukaldean denbora eta energia aurrezteko tresna, XVII. mendeko asmakizuna da. Gaur egun ezinbesteko bilakatu den aparatu horrek, presio eta tenperatura altuak baliatzen ditu elikagaiak askoz azkarrago prestatzeko.

Trukoa ondo ateratzeko nahitaezkoa da likido nahikoa gehitzea, ontzia bi herenetik gora ez betetzea eta tapa ondo ixtea sutan jarri aurretik. Barruan presioa hartzen duenean, sua jaitsi behar da egosketa egokiari eusteko.

Hala ere, berandutik berandura, istripu larriren bat gerta daiteke erabilera desegokiengatik: lurrun-balbula janari-hondarrez buxatuta badago edo tapa presio guztia atera baino lehen indarrez irekitzen bada, lurrun beroak erredura larriak eragin ditzake, edo eltzeak eztanda egin dezake.

Horregatik, junta eta balbulak beti garbi mantentzea eta segurtasun-arauak zorrotz betetzea funtsezkoa da.

55. sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA