Segurtasuna autokarabanetan

Mikel González De Reparaz
0
2025eko abuztuan, Vilanovan izandako sutea. (Vilanoba.blog)

Autokarabanen, karabanen eta camper furgoneten urrezko garai honetan, hauexek dira kontrolpean izan beharreko gaiak:

  • Suteak: Etxebizitzaren gunean, sukaldea puntu arriskutsuena da eta ibilgailuaren aldean arlo mekanikoa. Bi leku horietan erregai likidoak garraiatzeaz gain, arazo elektrikoak gerta daitezke. Gainera, gero eta elementu  konplexuagoak dituzte, esaterako, bateriak, klimatizazio sistemak, panel fotovoltaikoak edo egungo etxetresnak. 
  • Deflagrazioak: Kozinatzeko eta berotzeko aferentzako presiopeko instalazioak erabiltzen dira, butanoa edo propanoa gehienetan. 
  • Gas arriskutsuak: Esparru itxi batean errekuntza bat gertatzen denean, karbono-monoxidogatik intoxikazio-arriskua dago. Horregatik, aireztapen ona bermatu behar da.

Laburbilduz, lehenik autobabesa sustatu, adibidez su eta monoxido detektagailuak, su-itzalgailua, sukaldeko-suak itzaltzeko manta eta botikina. Bigarrenik, bestelako instalazio mantentze eta aldaketa lanei dagokienez, eskumenak dituzten langileengana jo. 

48. sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA