Bera ote?
Kabulen eman ditudan bost egunotan, bistan, inguruan izan ditut Kabulgo kaleak josten dituzten hautagaien hamaika erretratuak. Baina lana izan dela eta, ez diet apenas arretarik eskaini. Gaur goizean, kaletik nebilela, deskuidoz konturatu naiz atzoko hautagai pastundarrak turbante bera daramala bere hauteskunde afitxan.
Eta Wali Zada anderea? Atzoko gabardina urdin harekin ere azalduko da?
Jakinminak jota, bere erretrato bila joan naiz. Makina bat buelta eman ditut, oinez, emakume hautagaien erretratuak banan banan aztertzen. Bada, gehienak argazkikoaren egoera berean zeuden…
Ezin jakin afitxako emakumea Wali Zada anderea ote den. Ez dio axola.



Benetan tristea da emakumeek pairatzen duten zapalkuntza hori… ez sinesteko modukoa!