Gozoa eta garratza
Zenbat ale erabili dituzu honako zuku hau egiteko? (Abdul Rahman) Nahikoa da bi alerekin. Trituratzailean sartu alde batetik eta zukua ateratzen da bestetik, erraz. Egia esan, ezin freskoagoa izan… Bai, gozoa izateaz gain komunera joateko ere oso ona da. Errepide alboan zarete beti? Bai, toki honetantxe, hain juxtu. Jendea autoetatik eta espaloitik gerturatzen da honela. Denbora asko daramazu honetan? 2002an gure herria suntsitu zuten eta Kabulera etorri ginen. Orduantxe erosi nuen gurdi hau....
Read MoreEmakume tortxen hiria
Ia sei aste igaro dira Afganistanera iritsi nintzenetik baina gaur ikusi ditut semarofoak lehendabiziko aldiz, Herat hirian. Edonola, ez dira trafiko bideratzaileok bertako gauzarik deigarriena. Irango mugatik kilometro eskasera dago Herat eta, diotenez, herrialdeko hiririk “moderno”ena da. Mendebaldeko hiri honetan aspaldi ez da erasorik izan, ezta bahiketarik ere. Eguzkia eta trafiko eroa baretu ostean, lasai paseiatu daiteke bertako kaleetatik. Nik halaxe egin nuen atzo gauean. Egunez,...
Read MoreGazteak ametsetan
Zaranjen nago, Nimroz eskualdeko hiriburuan. Irango mugatik oso gertu. Bi hegazkin hartu behar izan ditut honaino iristeko. Hauxe da, hain juxtu, Kabuldik urrutien dagoen hiri afganiarra. Diotenez, merkantzien mugimendu handia dago beti mugako eskualde honetan: heroina harantz, Iran eta Europarantz; eta armak nahiz lehergailuak honantz, talibanentzat. Merkantzia hauek guztiek Helmand ibaia zeharkatzen dute, hauxe baita Iran eta Afganistanen arteko muga naturala. Tamalez, Lashkar Gahn ikusitako...
Read MoreMateo
Mateo dut izena eta sendagile-koordinadorea naiz Lahskar Gahko ospitalean. Alde batetik, “medikuntza orokorra” saila dago. MSF arduratzen da horretaz. Nik gerra zaurituen atalean lan egiten dut, Emergency GKErekin, hain juxtu. Ospital hau gerra honen “beste aldeko” lekuko zuzena da. Gure gaixoen %90a zibila da eta, horietatik, erdia umeak. Ez dugu inoiz galdetzen zein aldetik datozen zauriak; ejerzitokoak, zibilak, oposiziokoak… berdin da guretzat. Emergency inbertsio pribatuei esker...
Read MoreUme hautsiak
“Sharifullah dut izena, 16 urte ditut eta Helmandekoa naiz. Ramadanaren amaiera ospatzen ari ginela, errepidera gerturatu ginen gidariak agurtzeko. Izan ere, oso auto gutxi igarotzen da Nad Alitik, nire herritik. Halako batean, soldaduen konboi bat ikusi genuen. Gero ez naiz ezertaz oroitzen. Ospitalean esnatu nintzen. Nire anaiak esan zidan tiro bat jaso nuela sabelean, ingelesena edo. Medikuek sendatuko naizela diote. Ez dakit. Hitz egite hutsak min handia ematen...
Read MoreKarim
Karim dut izena eta 24 urte ditut. Nire aita duela bi urte hil zen. Egia esan, esperokoa zen, 104 urte zituen jada. Zazpi anai-arreba gara, hiru mutil eta lau neska. Etxeko txikiena ni naiz; zaharrena, Kanadan bizi den anaia. 64 urte bete ditu aurten. Denok Kunduzen jaio ginen, Afganistango iparraldean, baina gure gurasoak Buharatik (Uzbekistan) iritsi ziren. Afganistango uzbekiarrak gara, beraz. Duela bi urtera arte, Kunduz Afganistango tokirik baketsuenetakoa zen. Egun, talibanen presentzia...
Read MoreHogeita gutxi Afganistanen
Nongoak zarete? Wardakh eskualdekoak, Kabuldik oso gertukoak. Pastundarrak gara. Gerra al dago han? Bai, jakina. Han beti egon da. Zer da “beti”? 21 eta 22 urte ditugu. Jaio ginenean, errusiarrak zeuden hemen. Gero gerra zibila etorri zen, talibanak… eta gaur arte. Hori da “beti” guretzat. Talibanik ezagutzen al duzue? Jakina, gure familietan badaude batzuk. Wardakh-en normala da hori. Ez duzue presiorik jasaten beraiekin bat egiteko? Nahi izanez gero, norberak badaki nora...
Read MorePolitika gora, politika behera
Bozkatu zenuen joan zen larunbatean? Bai, ikastetxe berezi bat ireki zuten guretzat. Galde badaiteke, nori eman zenion bozka? Wardakh-eko pastundar bati. Bere gurasoak ere kuchi nomadak ziren, gu bezala. Zurea al da gamelu hori? Baita beste hiru horiek ere. Artaldea eta zakurrak ere nireak dira. Nongoak zarete? Urtaroekin batera mugitzen gara. Negua han behean pasatzen dugu eta uda hemen goian, Panjshir bailara honetan. Baina uda bukatu da jada… Hemendik gutxira beheralderantz mugituko...
Read MoreAhmed
“Ahmed dut izena. 19 urte ditut eta hazara etniakoa naiz. Kabulen urte dexente eman ditut baina Bamiyan da nire jatorriko herria. 10 urte nituen talibanek gure buda erraldoiak txikitu zituztenean. Tankeak erabili zituzten horretarako. Dena den, okerrena guk pasa genuen. Xiitak gara (suniak talibanak) eta gure ekialdeko aupegierak berehala bereizten gaitu pastundar edo tajikoen artean. Ez zaigu ia bizarrik ateratzen eta gure begiak… Funtsean, ez dugu ezkutatzeko modurik. Buden suntsipena...
Read MoreKalean gaur entzundakoa
Eta zuk, zer diozu? “Amerikarrek Osama benetan harrapatu nahiko balute, egun bakar bat besterik ez lukete beharko. Omar mula? Ordubetean baino ez. Joku zikina besterik ez da hau! Funtsean, Amerikak ez du nahi Afganistan egonkor bat. Washingtonen benetako plana zera da; herrialde hau lehertarazi Asia erdian, horixe besterik ez. Zerrenda itzazu gure mugetan dauden herrialdeak: Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Tajikistan, Pakistan eta Txina. Entzun al zenituen albisteak herenegun?...
Read More
Iruzkin berriak