Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Afganistandik - Karlos Zurutuza Afganistandik

Besteaz etxetik, amaiera

2010-10-27  //  Analisia, Egunerokoa  //  8 iruzkin

Atzo gauean iritsi nintzen Euskal Herrira, beraz, bloga “ixteko” eguna dugu gaur. Egia esan, erantzukizun handiegia gertatzen zait honako post hau, “Karlos Zurutuza Afganistandik” izeneko honek pertsona bakarra baino dezente gehiago inplikatu baitu: zuek irakurleok eta proiektu honen bideratzaile den Argia; sei asteotan azaldutako istorioen jabeak eta, jakina, ni neu. Esan bezela, erantzukizun potoloegia gaurkoa, bai horixe! Atzo Kabulen gosaldu eta Donostian afaldu nuen; egunbeteko bidaia izan zen bueltakoa. Ez, ezin esan Afganistan...

Jarraitu irakurtzen

Gozoa eta garratza

2010-10-24  //  Egunerokoa, Testigantzak  //  Iruzkinik ez

Zenbat ale erabili dituzu honako zuku hau egiteko? (Abdul Rahman) Nahikoa da bi alerekin. Trituratzailean sartu alde batetik eta zukua ateratzen da bestetik, erraz. Egia esan, ezin freskoagoa izan… Bai, gozoa izateaz gain komunera joateko ere oso ona da. Errepide alboan zarete beti? Bai, toki honetantxe, hain juxtu. Jendea autoetatik eta espaloitik gerturatzen da honela. Denbora asko daramazu honetan? 2002an gure herria suntsitu zuten eta Kabulera etorri ginen. Orduantxe erosi nuen gurdi hau. Amanullahk lau urte besterik ez zituen. Eta...

Jarraitu irakurtzen

Emakume tortxen hiria

2010-10-22  //  Egunerokoa, Testigantzak  //  4 iruzkin

Ia sei aste igaro dira Afganistanera iritsi nintzenetik baina gaur ikusi ditut semarofoak lehendabiziko aldiz, Herat hirian. Edonola, ez dira trafiko bideratzaileok bertako gauzarik deigarriena. Irango mugatik kilometro eskasera dago Herat eta, diotenez, herrialdeko hiririk “moderno”ena da. Mendebaldeko hiri honetan aspaldi ez da erasorik izan, ezta bahiketarik ere. Eguzkia eta trafiko eroa baretu ostean, lasai paseiatu daiteke bertako kaleetatik. Nik halaxe egin nuen atzo gauean. Egunez, ordea, atentzioa deitu didate biziki hiribide...

Jarraitu irakurtzen

Balutxeekin topo

2010-10-21  //  Egunerokoa  //  Iruzkinik ez

Balutxe koadrila bat duzue honako hau. Afganistango balutxeak dira, hain juxtu, ni Nimroz eskualderaino etorri izanaren arrazoi nagusia. Herrialdeko populazioaren oso ehuneko txiki bat osatu arren, Nimrozen, gehienak balutxeak dira, bai eta bertako gobernadorea ere. Iran, Pakistan eta Afganistango mugek banatutako herriaz ari gara. Izan ere, balutxe abertzaleek “Ipar Balutxistan” deitu ohi diote eskualde honi. Ez dago zehatz-mehatz jakiterik zenbat balutxe diren munduan baina 15-20 milioien arteko kopuruez ari gara. Horietatik gehienak...

Jarraitu irakurtzen

Zorte hutsa!

2010-10-19  //  Egunerokoa  //  2 iruzkin

Onartu behar dut mugak zeharkatzea oso gogoko izan ditudala betidanik. Biziki atsegin ditut bi herrialdeen arteko lur eremuak; zubi bat, tunela edo, besterik gabe, inorenak ez diren ehun bat metro horiek. Gaur goizean Afganistan eta Iranen arteko mugaraino gerturatu naiz. Ez daukat iraniar bisarik nire pasaportean baina, izatekotan, gustora asko zeharkatu nukeen oinez bi herrialdeon arteko zubia. Iranen egon nintzen lehenengo aldian Ipar Kurdistandik (Turkia ekialdetik) sartu nintzen. Jomeini eta Atatürken erretratu erraldoi bana zeuden...

Jarraitu irakurtzen

Gazteak ametsetan

2010-10-16  //  Egunerokoa, Testigantzak  //  3 iruzkin

Zaranjen nago, Nimroz eskualdeko hiriburuan. Irango mugatik oso gertu. Bi hegazkin hartu behar izan ditut honaino iristeko. Hauxe da, hain juxtu, Kabuldik urrutien dagoen hiri afganiarra. Diotenez, merkantzien mugimendu handia dago beti mugako eskualde honetan: heroina harantz, Iran eta Europarantz; eta armak nahiz lehergailuak honantz, talibanentzat. Merkantzia hauek guztiek Helmand ibaia zeharkatzen dute, hauxe baita Iran eta Afganistanen arteko muga naturala. Tamalez, Lashkar Gahn ikusitako ur emari ederra lehor dago Zaranjera iristerako....

Jarraitu irakurtzen

Ez eman buelta gehiegirik

2010-10-15  //  Egunerokoa  //  Iruzkinik ez

Hegoalderantz jo dut berriz, Nimroz eskualderantz, hain zuzen. Aurrekoan bezala, hegazkina hartu dut. Tamalez, ez dago beste modurik Afganistango hainbat zonalde bisitzatzeko. Gauza jakina da hegoaldeko errepide gehienak talibanen esku daudela. Argazkian duzuen hegazkina Antonov zahar horietako bat da. Traste hauek guztiek beren historia bistan dute beti, eta harro gainera. Honek higitaia eta mailua zeuzkan barruan, atzeko portoia irekitzeko kontrol koadroan. Sobiet Batasuna erori eta gero, Tajikistango hegaldi taldeak hartuko zuen –ikus...

Jarraitu irakurtzen

“Zuek erlojuak, guk denbora”

2010-10-11  //  Analisia  //  Iruzkin bat

Herrialde honetan edonon nagoela ere, mota honetako oroigarriekin egiten dut topo beti. Lashkar Gahn atera dut honako erretratu hau. Amerikarrak ez, errusiarrak, sobietarrak dituzue herdoilak jandako traste hauek. Astunegiak dira bistatik baztertu ahal izateko eta, nahigabe, Afganistango paisaiaren zati bilakatu dira jada. Helmanden dauden amerikar, britainiar, estoniar eta georgiar soldaduek ere egunero ikusten dituzte euren patruiletan. “Gerra hau ezin da irabazi”. Garbia da oso gerra hondakin hauen mezua. Edo hala iruditzen zait niri,...

Jarraitu irakurtzen

Kaiolak (eta bi)

2010-10-10  //  Egunerokoa  //  Iruzkin bat

“Hilabeteko soldata Kabulerako hegaldi batean joan zait. Askotan pentsatzen dut talibanak eta hegaldi konpainiak eskutik doazela”, esan zidan Lashkar Gahra iristean nire alboko bidaideak. Rashid izena zuen. Duela urtebete baino ez, Rashidek 400 afgani (7 euro) ordaintzen zituen herrialdeko hiriburura autobusez joateko. Baina Kandahar ere zeharkatzen duen errepidea, talibanen kontrolpera igaro zen gero. Honela, lurreko desplazamentuak oso arriskutsuak bilakatu ziren. Hegaldia da, beraz, aukera bakarra gaur. “Duela bost hilabete 4000...

Jarraitu irakurtzen

Herri txikia…

2010-10-09  //  Egunerokoa  //  Iruzkinik ez

Afganistango luzeena omen da Helmand ibaia. Hindu Kusheko mendi garaietan jaio eta Iranen hil bitartean, 1.150 km-ko bidaia egiten du. Bide erdian, Lashkar Gah hiria dago. Munduan kontsumitzen den heroina gehiena ur hauek asetutako amapoletatik ateratzen da. Hala diote. Amapola zelai izugarriak omen daude hiri honen inguruan. “Omen” diotzuet zeren oraindik ez dut berauek ikusteko paradarik izan. Ez, ez da nagikeri hutsa izan. Kontua da oso jende gutxi ausartzen dela Lashkar Gahko hirigunetik ateratzen. “Talibanen txekpoint bat ikusi...

Jarraitu irakurtzen
1 / 41234Hurrengoa»

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA