Hasiera »
Afganistandik - Karlos Zurutuza Afganistandik
Karlos Zurutuza Afganistandik
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- KZ(e)k Mateo bidalketan
- maite(e)k Mateo bidalketan
- Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
Politika gora, politika behera
2010-09-25 // Testigantzak // Iruzkinik ez
Bozkatu zenuen joan zen larunbatean? Bai, ikastetxe berezi bat ireki zuten guretzat. Galde badaiteke, nori eman zenion bozka? Wardakh-eko pastundar bati. Bere gurasoak ere kuchi nomadak ziren, gu bezala. Zurea al da gamelu hori? Baita beste hiru horiek ere. Artaldea eta zakurrak ere nireak dira. Nongoak zarete? Urtaroekin batera mugitzen gara. Negua han behean pasatzen dugu eta uda hemen goian, Panjshir bailara honetan. Baina uda bukatu da jada… Hemendik gutxira beheralderantz mugituko gara. Negua petrala da hemen. Elurrak dena...
Jarraitu irakurtzenAhmed
2010-09-24 // Testigantzak // 2 iruzkin
“Ahmed dut izena. 19 urte ditut eta hazara etniakoa naiz. Kabulen urte dexente eman ditut baina Bamiyan da nire jatorriko herria. 10 urte nituen talibanek gure buda erraldoiak txikitu zituztenean. Tankeak erabili zituzten horretarako. Dena den, okerrena guk pasa genuen. Xiitak gara (suniak talibanak) eta gure ekialdeko aupegierak berehala bereizten gaitu pastundar edo tajikoen artean. Ez zaigu ia bizarrik ateratzen eta gure begiak… Funtsean, ez dugu ezkutatzeko modurik. Buden suntsipena gure herria pairatzen ari zenaren metafora garbia...
Jarraitu irakurtzenKalean gaur entzundakoa
2010-09-23 // Testigantzak // 3 iruzkin
Eta zuk, zer diozu? “Amerikarrek Osama benetan harrapatu nahiko balute, egun bakar bat besterik ez lukete beharko. Omar mula? Ordubetean baino ez. Joku zikina besterik ez da hau! Funtsean, Amerikak ez du nahi Afganistan egonkor bat. Washingtonen benetako plana zera da; herrialde hau lehertarazi Asia erdian, horixe besterik ez. Zerrenda itzazu gure mugetan dauden herrialdeak: Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Tajikistan, Pakistan eta Txina. Entzun al zenituen albisteak herenegun? Tajikistanen makina bat soldadu akatu dituzte islamistek....
Jarraitu irakurtzenFikria
2010-09-22 // Testigantzak // 2 iruzkin
Fikria dut izena eta Kabulgoa naiz. Duela bi urtera arte, txikleak saltzen nituen kalean. Gehienetan, karretera erdian jarri eta auto gidariengana joaten nintzen; lehioa jo eta dirua eskatu. Ez nintzen eskolara joaten nire gurasoek dirua behar zutelako. Bi anaia eta ahizpa bat dauzkat. Zaharrena ni naiz. Eskola honetako zuzendariak kalean ezagutu nuen. Bi urte eman ditut jada hemen. Irakurtzen ikasi dut bai eta instrumentuak jotzen. Joan den astean, txelo hau utzi zidaten. Garestia omen da baina uste dut honetarako diru gehiena kanpotik...
Jarraitu irakurtzenDejá vu amaigabea
2010-09-21 // Egunerokoa // 3 iruzkin
Bederatzi urte beteko dira aurten Afganistango 2001ean inbaditu zutenetik. Oker ez banago, estatubatuarren gerrarik luzeena da dagoeneko. Erasoari eutsi baino lehen, Washingtonek, besteak beste, Moskuri eskatu zion aholkua; “ezinezkoa” zela abisatu zion orduan Kremlinek. Errusia eta mujahidinen arteko hamar urteko gerrak, bi milioi afganiar hildako (gehienak zibilak) eta sei milioi errefuxiatu sorrarazi zituen. Edonola ere, errusiarrek 1989an ospa egin zuten herrialdetik. Etxera. Diotenez, egun ere amerikarrek hainbat errusiar...
Jarraitu irakurtzenKabulgo eztula
2010-09-20 // Egunerokoa // Iruzkinik ez
Kutsadura eta hautsa direla eta, “Kabulgo eztula” hartu dut jada. Oraindik gogoan dut lehendabiziko egunetan izandako buruko min izugarri hura. Kabulgo altuerak (1.800m) ere zerikusia zuen horrekin; Larraren gainean egon gaitezke baina, tamalez, hemengo aireak ez du zerikusirik. Azken hamar egunotan buru belarri ibili naiz lanean, hauteskundeen jarraipen estuari eutsiz. Honela, gaur goizera arte ez dut denborarik izan nire etxe ondoko mendixkara igotzeko. Kutsadura lainoaren gainetik egon nahi nuen, airea garbiagoa izango...
Jarraitu irakurtzenOrratzak, udareak eta autoak
2010-09-19 // Egunerokoa, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Honakoa duzue hauteskunde-txartela. Fija zaitezte erretratuen alboko ikurtxoetan. Atzo esaten nizuena, hauxe modu bakarra irakurtzen ez dakienak (hamarretik zortzik) bere aukera egin dezan.
Jarraitu irakurtzenHauteskunde eguna Kabulen
2010-09-18 // Egunerokoa // Iruzkinik ez
Han hemenka eman dut egun osoa, ikastetxez-ikastetxe, bertan bildutako afganiarrekin solasean. Talibanek makina bat mehatxu egin badituzte ere, lasaitasuna izan da nagusi gaur bisitatu ditudan lau ikastetxeetan. Besterik ezean, afganiar ugari bertaratu dira lagunekin egoteko, sendiekin elkartzeko… funtsean, jai giroaz gozatzeko. Ez pentsa, bozkatu ez duten askok ere eskoletara jo dute gaur! Ez da harritzekoa, Kabulek ez baitu aisialdirako aukera handirik eskaintzen. “Bozkatu? Zertarako?”, esan dit 28 urteko Hamidek,...
Jarraitu irakurtzenFahima
2010-09-17 // Testigantzak // Iruzkin bat
Fahima Sarfaraz dut izena eta hautagaia naiz biharko hauteskundeetan. Bai gurasoek bai lagunek ez aurkeztea eskatzen zidaten; gazteegia nintzela, xiita nintzela eta, batez ere, emakumea… 2500 hautagaien artean, 410 emakume gaude. Banekien ez zela erraza izango. Kanpainan zehar, hiru hautagai eta zazpi langile bolondres akatu dituzte talibanek. Beste hamar, talibanen eskuetan daude oraindik, bahituta. Azken hilabetean zehar makina bat heriotza mehatxu jaso ditut, bai eta aipatu nahi ez ditudan hamaika irain. Gau batean, nire etxeari su...
Jarraitu irakurtzenPastundarra eta tximinoa
2010-09-16 // Egunerokoa // Iruzkinik ez
Han zeuden biak: Tximinoa salto eta txiribueltaka, bere jabea abesten ari zen kantaren erritmoan, “dantzan”. Zoratuta zeuden inguruko umeak, nekez ikus baitaiteke honelako animaliarik Kabulen. Hautsak estalitako hiri hau baso tropikaleetatik oso urruti dago. Irudia bitxia bezain tristea iruditu zait: gizonak tximino batekin “elkarlanean” honela ibili beharra afgani (bertako moneta) urri batzuen truke tristea oso iruditu zait. Animaliak ere pena eman dit, jakina. Ume asko ikusi dut egunotan Kabulen. Autoak garbitzen euren trapu...
Jarraitu irakurtzen