Hasiera »
Afganistandik - Karlos Zurutuza Afganistandik
Karlos Zurutuza Afganistandik
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- KZ(e)k Mateo bidalketan
- maite(e)k Mateo bidalketan
- Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
Mateo
2010-10-08 // Testigantzak // 4 iruzkin
Mateo dut izena eta sendagile-koordinadorea naiz Lahskar Gahko ospitalean. Alde batetik, “medikuntza orokorra” saila dago. MSF arduratzen da horretaz. Nik gerra zaurituen atalean lan egiten dut, Emergency GKErekin, hain juxtu. Ospital hau gerra honen “beste aldeko” lekuko zuzena da. Gure gaixoen %90a zibila da eta, horietatik, erdia umeak. Ez dugu inoiz galdetzen zein aldetik datozen zauriak; ejerzitokoak, zibilak, oposiziokoak… berdin da guretzat. Emergency inbertsio pribatuei esker mantentzen da eta dohako medikuntza zerbitzu bat...
Jarraitu irakurtzenUme hautsiak
2010-10-07 // Testigantzak // 9 iruzkin
“Sharifullah dut izena, 16 urte ditut eta Helmandekoa naiz. Ramadanaren amaiera ospatzen ari ginela, errepidera gerturatu ginen gidariak agurtzeko. Izan ere, oso auto gutxi igarotzen da Nad Alitik, nire herritik. Halako batean, soldaduen konboi bat ikusi genuen. Gero ez naiz ezertaz oroitzen. Ospitalean esnatu nintzen. Nire anaiak esan zidan tiro bat jaso nuela sabelean, ingelesena edo. Medikuek sendatuko naizela diote. Ez dakit. Hitz egite hutsak min handia ematen dit”. “Ihmatullah dut izena. Musa Qalah (Helmand) herrikoa...
Jarraitu irakurtzenHegoaldetik agur bat!
2010-10-06 // Egunerokoa // 2 iruzkin
Ezin izan dut ezer bidali azken egunotan baina normalitateari eutsiko diot bihartik aurrera. Inshallah!
Jarraitu irakurtzenTximeletak
2010-10-02 // Egunerokoa // Iruzkinik ez
Kabulgo OMAR lehergailuen museoan Ahmadin museoko arduradunarekin elkarrizketa. Zer dira hauek? PFM-1 infanteriaren kontrako lehergailuak dira. “Tximeletak” ere deitzen diegu. Errusiarrek egiten dituzte. Lur azpian “landatzen” al dira hauek ere? Ez, gerra garaian errusiarrek hegazkinetatik botatzen zituzten. Asko daude oraindik Afganistan osoan zehar. Ba al dakizu zergatik diren kolore ezberdinekoak? Zuk esan Urtaroen arabera aldatzen dira: zuria neguan, berdea udaberrian eta marroia udan eta udazkenean. Bale Arazoa zera da, umeek...
Jarraitu irakurtzenNola doa gerra?
2010-10-01 // Analisia // Iruzkin bat
Hauxe izan da gehien entzun dudan galdera duela hiru aste iritsi nintzenetik. Nik ere bertakoei makina bat aldiz galdetu diet, era batera edo bestera. Hala ere, onartu behar dut ez naizela gauza kazeta medio honek eskatuko lukeen hausnarketa sendoa egiteko. “Analisia” hitza potoloegia gertatzen zait, entzun eta jaso besterik ez baitut egin kazetari nabilenetik. Datozen lerroetan, beraz, entzundakoaren bilduma egingo dizuet. Talibanak herrialdeko hegoaldean dira indartsuen, nahiz eta hiriguneak ISAFen kontrolpean egon. Honek zera esan nahi...
Jarraitu irakurtzenIED
2010-09-30 // Egunerokoa // 3 iruzkin
Honako hau duzue, hain juxtu, NATOko etsaiarik handiena Afganistanen: lehergailuz betetako lapiko bat, eskuzko argi-sorgailu batek aktibatuta. IED, “Improvised Explosive Device“, angloen jerga militarrean. Euskarazko itzulpen literala zera litzateke, “Inprobisatutako gailu lehergarria”; funtsean, buruhauste handirik gabe egindako bonba. Ezin al die munduko teknologia militarrik onenak “bat-bateko” lehergailu hauei aurre egin? Bada, Washingtonen arabera, Iraken hildako amerikar soldaduen %60a honelako...
Jarraitu irakurtzenKaiolak
2010-09-29 // Egunerokoa // 2 iruzkin
Afganistanen zehar mugitu ahal izateko kontaktu ugari eta pazientzia dosi handiak behar dira. Hainbat egun daramaratzat jada zorioneko dei baten zain… Besterik ezean, Kabulgo zoologikoan bukatu dut gaur goizean. Zalantzarik gabe, tximinoak ziren bertako izarrak. Ez zeukaten euren trebezia erakusteko aukerarik, ez baitzegoen inguruan ez zuhaitzik, ezta bertatik zintzilikatzeko beste euskarririk ere. Nolanahi ere, animaliok ur zikinetan bainua hartzen ikustea nahikoa espektakulua zuten bisitariek. “Ez nuke tximinoa izan nahi...
Jarraitu irakurtzenKarim
2010-09-28 // Testigantzak // 7 iruzkin
Karim dut izena eta 24 urte ditut. Nire aita duela bi urte hil zen. Egia esan, esperokoa zen, 104 urte zituen jada. Zazpi anai-arreba gara, hiru mutil eta lau neska. Etxeko txikiena ni naiz; zaharrena, Kanadan bizi den anaia. 64 urte bete ditu aurten. Denok Kunduzen jaio ginen, Afganistango iparraldean, baina gure gurasoak Buharatik (Uzbekistan) iritsi ziren. Afganistango uzbekiarrak gara, beraz. Duela bi urtera arte, Kunduz Afganistango tokirik baketsuenetakoa zen. Egun, talibanen presentzia oso handia da eta bertan instalatutako alemaniarrek...
Jarraitu irakurtzenGiza zabortegian
2010-09-27 // Egunerokoa // 2 iruzkin
Aspalditik bisitatu nahi nuen Darul Aman jauregia baina ezin egokitu gaur goizera arte. Amanullah erregeak eraikiarazi omen zuen 20. hamarkadan eta afganiar neoklasizismoren eredu bakarra izan zen urte dezentez. 1979an bere itxuraldaketari eutsi zioten ingurukoek: errusiarrek lehendabizi, mujahidinek gero; pastundarrek, uzbekiarrek, tajikoek, talibanek… denek utzi zuten euren bisitaren oroigarri krudela bertan. Hondakin hutsa denez, ez nuen espero inor topatzea bertan. Ustekabe itzela izan da, beraz, 50 familia nomada aurkitzea harrizko...
Jarraitu irakurtzenHogeita gutxi Afganistanen
2010-09-26 // Testigantzak // 2 iruzkin
Nongoak zarete? Wardakh eskualdekoak, Kabuldik oso gertukoak. Pastundarrak gara. Gerra al dago han? Bai, jakina. Han beti egon da. Zer da “beti”? 21 eta 22 urte ditugu. Jaio ginenean, errusiarrak zeuden hemen. Gero gerra zibila etorri zen, talibanak… eta gaur arte. Hori da “beti” guretzat. Talibanik ezagutzen al duzue? Jakina, gure familietan badaude batzuk. Wardakh-en normala da hori. Ez duzue presiorik jasaten beraiekin bat egiteko? Nahi izanez gero, norberak badaki nora jo. Afganiar soldadu sartzeko asmorik izan duzue inoiz? Baita...
Jarraitu irakurtzen