Karim
Karim dut izena eta 24 urte ditut. Nire aita duela bi urte hil zen. Egia esan, esperokoa zen, 104 urte zituen jada.
Zazpi anai-arreba gara, hiru mutil eta lau neska. Etxeko txikiena ni naiz; zaharrena, Kanadan bizi den anaia. 64 urte bete ditu aurten.
Denok Kunduzen jaio ginen, Afganistango iparraldean, baina gure gurasoak Buharatik (Uzbekistan) iritsi ziren. Afganistango uzbekiarrak gara, beraz. Duela bi urtera arte, Kunduz Afganistango tokirik baketsuenetakoa zen. Egun, talibanen presentzia oso handia da eta bertan instalatutako alemaniarrek nekez egin diezaiekete aurre. Batzuk diote Kandahar bezain arriskutsua dela. Baliteke, ez dakit. Errepidean talibanek kudeatutako checkpointak daude. Dena miatzen dute, sakeleko telefonoen kontaktu zerrenda barne. Atzerritar baten izena baldin badaukazu, edo zenbaki latindarrak hor nonbait, akabo dena!
Ordenagailuak gogoko izan ditut beti eta informatika ikasten ari naiz. Ingelesez ere nahiko ongi moldatzen naiz. Zortea izanez gero, kanpoko konpainia batentzat lan egingo dut aurki.
Dirua behar dut. 15 urte nituela burruka egin nuen nire bizilagunarekin. Gure lurren zati handi bat berea zela zioen tipoak. Labankada bat eman zidan nire ezkerreko besoan eta apenas mugitu dezaket ordutik. Kabulgo ospitale frantziarrean ebakuntza egin diezadakete, baina garestia da.
– Unibertsitatetik pasa al zara? Ezkonduta al zaude?
– Uzbekiar jatetxe batera eraman nahi zaitut, nire gonbidatua zara eta!
(Ederki bazkaldu eta errezatu ondoren)
Utziko didazu galdera bat egiten? Espero dut ez gaizki hartzea baina, pentsatu al duzu inoiz nola aldatuko zen zure bizitza islama onartzekotan? Gaizki egingo lizukela uste al duzu?
Mesedez, ez nahastu islama eta talibanak. Ez daukate zerikusirik.
Ba nik ez nuke ezetzik esango. Ikusita nola dauden checkpointak… Norbaitek etzuen ba esan “Parisek mesa bat balio zuela” ba … Ez al zen izan Nafarroako errege bat, Endrike, hain xuxen…?
Hauek abantaila badaukate, ez dago Batikanorik ez eta nomenklaturarik.. Hauek izugarrizko fedea, sinismena omen daukate. Kontua da zer talde, edo jarraitzen duzun…
Sinismen hau benetakoa da? Zabalduta dago? Behartuta al da? Ramadan betetzen al da? Alkohola bistan saltzan al da?
Beno karlos eskerrak erantzuteagaitik eta kontuz ibili
Islama oso sustraituta dago hemen. Karimek, adibidez, eguneko bost otoi egiten ditu, eta Ramadana oso osorik.
Alkoholarik? Ezta pentsatu ere!
Eskerrak zuri interesegatik!
Gustora jarraitzen ditut egunotan zure kronikak… Eskertzekoa da bestelako perspektiba jasotzea.
Eta itaun batzuk ere otu zaizkit zure artikuluak irakurriz.
Hainbat etnia edo talde aipatzen dituzu, pastundarrak, uzbekiarrak, tajikoak… Zein da orden soziala, zein talde dago piramidearen goiko aldean, eta zein beheren? Nahasten al dira euren artean? Ezkontzen da pastundarra tajikoarekin, adibidez?
Zein hizkuntzatan moldatzen zara? Eta bertakoak? Zein da bertako lingua franca edo?
“Erraza” da eurekin berba egitea? Prest daude zurekin hitz egiteko, argazkiak ateratzeko, euren ideiak azaltzeko?
Gazteek galdera asko egiten dituztela esan zenuen… Zertaz galdetzen dute, zer interes dute?
Oso ondo iruditzen zait Karim Musulman zintzo, fin eta bakezalea izatea. Baina galdetzen badiozu talib bati ea eurek zerikusia ote duten Islamarekin, uste dut ez luketela erantzungo Karimek erabili dituen hitz berdinekin, zoritxarrez. Baina ea zeinek galdetzen dion ezer talib bati.
Beste gauza bat, Zuru, Karim honen gurasoak Bukharakoak baldin baziren, eta bere fisikoa ikusita, ez litzateke izan behar Tajiko edo iraniar etniakoa? Uste dudanez nahiz eta Bukhara gaur egun Uzbekistanen barruan kokatuta dagoen, tradizionalki hango jendea tajikoa da, ezta?
Eta bukatzeko, zaindu hadi, eso que has dicho de los checkpoints, eta mobila begiratzen dizutela ta guzti horrek hotzikarak sortu dizkit.
Nagore,
Tajikoak, pastundar, hazarak, uzbekoak, kizilbashdarrak, kirgizak…denak ezkontzen dira elkarren artean, arazo handirik gabe. Hori bai, horrek ez du esan nahi nahasketa dela nagusi, ezta pentsatu ere!
Agian herri zapalduena hazarak izan dira. Euren ekialdeko aurpegiera oso nabarmena da. Bestalde, xiitak izateak ez die asko lagundu…
Karimek, hain juxtu, uzbekieraz, darieraz eta pastuneraz primeran mintzo (omen) da. Lingua franca dariera dute (tajikoena), nahiz eta ia denek pastuneraz dakiten. Bitxia da zeren pastundarrek biztalengoaren %60 osatzen omen dute.
Peri,
Kontuan izan Buhara Asiako merkatal gunerik handienetakoa izan dela mende askoz; hamaika herri igaro dira handik, hortik Karimen aurpegiera ez enkajatzea zure “uzbekiar fenotipo” horretan. Nik dena den, itxura hartzen diot frontetik ikusita. Bidaliko dizut beste argazki bat. Ikusiko duzu Karim turaniar peto-petoa dela;o)
Turkomanoena, aldiz, beste kontu bat da. Iraken, adibidez, nekez bereiz ditzakezu arabiar edo kurduen artean. Hizkuntza mantendu dute baina argi dago jende nahasketa handia izan dela bertan.
Aupa Karlos! Nik galderarik ez, animoak bidali bakarrik!!!
Mila esker erantzunagatik,ta argazkiagatik Zuru, ta zaittu hadi!