Hasiera »
Afganistandik - Karlos Zurutuza Afganistandik
Karlos Zurutuza Afganistandik
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- KZ(e)k Mateo bidalketan
- maite(e)k Mateo bidalketan
- Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
Bera ote?
2010-09-14 // Egunerokoa // Iruzkin bat
Kabulen eman ditudan bost egunotan, bistan, inguruan izan ditut Kabulgo kaleak josten dituzten hautagaien hamaika erretratuak. Baina lana izan dela eta, ez diet apenas arretarik eskaini. Gaur goizean, kaletik nebilela, deskuidoz konturatu naiz atzoko hautagai pastundarrak turbante bera daramala bere hauteskunde afitxan. Eta Wali Zada anderea? Atzoko gabardina urdin harekin ere azalduko da? Jakinminak jota, bere erretrato bila joan naiz. Makina bat buelta eman ditut, oinez, emakume hautagaien erretratuak banan banan aztertzen. Bada, gehienak...
Jarraitu irakurtzenNorbait falta da hemen!
2010-09-13 // Egunerokoa // Iruzkin bat
“Mr Karlos, hiru hautagairekin elkarrizketa lotu dizut gaur goizerako!”, esan dit Rahmatullahk telefonoz 8:00etan. Bi ordu beranduago bere autoan jasotzean, emakume batekin, pastun batekin eta tajiko batekin genuela hitzordua jakin dut. “Teshekur, mr Rahmatullah!”, eskertu diot, ostegunean iritsi nintzenetik hamaikagarren aldiz. Rahmatullahk “goizerako” esan du baina Kabulgo trafiko izugarria batetik, eta hiru ordezkari zirela ikusita bestetik, asuntuak egun osorako joko zuela pentsatu dut. Baita zera ere! “Hirurak batera ikusiko...
Jarraitu irakurtzenNazioarteko Turismoaren Eguna?
2010-09-12 // Egunerokoa // Iruzkinik ez
“World Tourism Day” -Nazioarteko Turismoaren Eguna- irailaren 27an ospatzen omen da. Interneten aurkitu dut informazioa gaur, panel honekin topo egin eta gero. Azpialdeko ezkerreko koadroari erreparatu eta afganiar turismo elkarterik izan badela deskubritu dut gaur. Bada, egia esan, izugarria da herrialde honek eskaini liezaiokeena balizko turistari. Azter dezagun Afghan Tourism Organization-ek azpimarratutakoa: “Mountanious” (menditsua) irakur daiteke goialdean. Izan ere, Hindu Kusheko mendikateak Afganistan erdibitzen du. Wakhango...
Jarraitu irakurtzenHelduak eredu nonahi
2010-09-11 // Egunerokoa // Iruzkin bat
Gaur goizean topatu dut honako koadrila hau. Komentarioak sobran daudela uste dut, argazkia nahikoa esanguratsua baita. Ala ez?
Jarraitu irakurtzenRahmatullah, Jorge eta hirurok
2010-09-10 // Egunerokoa // 4 iruzkin
Rahmatullah zain neukan Kabulen, haserre. Ez nion esan bila etortzeko aireportura… Kontua da goizeko 5:30ean iritsi naizela eta goizegi iruditzen zitzaidan bila etortzeko eskatzea. Azkenean, 10:00etan egin dugu topo eta bostekoa eman diogu elkarri lehenengo aldiz bizitzan –telefonoz eta internetez baino ez genuen elkar ezagutzen–. Rahmatullah ordea, zein den? Utzi errebobinatzen. Joan den urtean nahiko e-posta bitxia jaso nuen. Jorge izeneko igorleak nire izena interneten aurkitu eta gero, gerlari kurduei buruz erreportaje bat egin...
Jarraitu irakurtzenLehen ustekabea Frankfurt-Kabul hegaldian
2010-09-09 // Egunerokoa // 4 iruzkin
Jakinminak jota nengoen. Kabulera joateko hegaldia ekainean hartu nuen eta ordutik zalantza bat nerabilen buruan bueltaka: Nortzuk izango ziren nire bidaideak hegazkinean? Kazetariak? “Luxuzko” bizkarzainak? Militarrak baino ez? Galdera beste era batera botako dizuet: afganiarrik izango al zen Frankfurt-Kabul hegaldi hartan? Bada, Frankfurten bertan izan dut bidaia honetako lehen ustekabea, polita gainera. Alemaniar polizia bat –afganiar tropen instruktorea zela esan didate gero– eta Blackwater-erako bi tipo salbu, afganiarrak dira,...
Jarraitu irakurtzenGaiztotuz doan gerraren erraietatik (mapa)
2010-09-09 // Artikuluak mapan kokatuta // Iruzkinik ez
Jarraitu irakurtzen