Dejá vu amaigabea
Bederatzi urte beteko dira aurten Afganistango 2001ean inbaditu zutenetik. Oker ez banago, estatubatuarren gerrarik luzeena da dagoeneko.
Erasoari eutsi baino lehen, Washingtonek, besteak beste, Moskuri eskatu zion aholkua; “ezinezkoa” zela abisatu zion orduan Kremlinek. Errusia eta mujahidinen arteko hamar urteko gerrak, bi milioi afganiar hildako (gehienak zibilak) eta sei milioi errefuxiatu sorrarazi zituen. Edonola ere, errusiarrek 1989an ospa egin zuten herrialdetik. Etxera.
Diotenez, egun ere amerikarrek hainbat errusiar ofizial ohi dauzkate aholkulari. Eskarmentu handiko gizonak ei dira azken hauek, Afganistanen urteak emandakoak denak. Duela sei hilabete, atentzioa eman zidan haietako baten adierazpenak:
“Herrialdearen gaineko kontrola dela eta, estatubatuarrak gure urte haietako egoera berean daude oraintxe bertan”, zioen errusiar general hark duela urte erdi bat.
“Gerra hau 2001an hasi zenetik, egoerak urtetik urtera okerrera egin du; aurrekoa baino hobea den urterik ez da izan oraindik”, esan zidan atzo Kabulgo tayiko batek.
“Amerikarrek alde egin nahi dute hemendik, lehenbailehen”, entzun dut askotan egunotan. Baita Kabulera etorri aurretik ere.
Afganiar Parlamenturako hauteskundeak gertutik, eta berta-bertatik, jarraitzeko aukera izan berri dut. Denok espero bezela, iazkoen errepikapen hutsa baino ez dira izan azken hauek; fraude itzelak zipristinduak, hain juxtu. Korrika eta presaka egindako pantomimaren itxura hartu diet nik. Bada, nola plantea daiteke hauteskunde prozesurik biztanlegoaren zentsorik oraindik ez dagoenean? Eta hori besterik ez da.
Azken bederatzi urteotan, milaka soldadu, ehun milaka zibil eta bilioinaka dolar luperatu dira herrialde honetan. Nola azaldu munduari eta, batez ere, kaleko amerikarrari, alperrik izan dela hau guztia?
“To elekzioak! Afganistanera demokrazia ekarri dugu jada. Etxera lasai joan gaitezke orain”, liteke mezua.
Egia ote? Aurki jakingo dugu.
3 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Tweets that mention Dejá vu amaigabea -- Topsy.com - [...] This post was mentioned on Twitter by Argia Astekaria, K. Z. Afganistandik. K. Z. Afganistandik said: Herrialde hau inbaditu…
Izaban ezautu giñun, akordatzen?
Bo, motxian…
Ba asko eskertzek hain zuzeneko ta zintzuak dian kronikatxo hauek letzeko aukera eukitzia. Asko interesgarriyak dittuk (Hauteskunde eguna tabulen edo goiko hau bera).
Ikasliakin eabiltzeko asmua zakat aurreraxio, komunikatzeko beste modu batzuk badaudela erakusteko.
besarkada bat Zestutik.
Badirudi horko kiratsa Wasingtoneraino iristen eta zabaltzen ari dela eta ez dakite zer egin. Zer itxura daukate bertako soldaduek? Zernolako ekonomia ikusten duzu? Nondik bizi da jendea? Al-jazeerako bi kazetari atxilotuak izan dira egun hauetan, zuk trabarik izan al duzu zure lana egiteko? Besterik gabe nere gelatxotik agur eta zaindu!!
Roman,
Gogoratzen naiz, jakina. Pozten nauk gustatu izanaz.
Endrike,
Soldadu amerikarrak nekez ikusten dira Kabuldik. Edonola, hau ejerzito ezberdinen konboien desfile hutsa da: amreikarrak, bai eta errumaniarrak, hungariarrak, turkiarrak, kroaziarrak…
Bertako soldaduak gaztetxo “inberbeak” baino ez dira denak. Ez dirudi, inondik ere, ongi prestatuta daudenik. Segurtasun aldetik, konparatezrik ez dago Irakeko poliziarekin. Han autoa ireki, miatu, pasaportea eskatu, etab. Hemen ez dut halakorik ikusi. Egia esan, asko harritu nau hain atentatu gutxi egon izanak Kabulen hauteskunde egunotan.
Nondik bizi da jendea? Gobernuko posturik ez duenak, taxi bat gidatu, kaleak eskobatu, autoak “salerosi”…
Gobernu aldetik kazetari lana egiteko trabarik ez. Aurrekoan, hain juxtu, Elekzio Komisioaren prentsaurreko batera joan nintzen eta nahikoa zen edozein txartela erakustea (bideoklubekoa barne) sartu ahal izateko…