Karlos Zurutuza Afganistandik
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- KZ(e)k Mateo bidalketan
- maite(e)k Mateo bidalketan
- Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
- Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
Politika gora, politika behera
Atalak: Testigantzak
"Kuchi" nomada bat.
Bozkatu zenuen joan zen larunbatean?
Bai, ikastetxe berezi bat ireki zuten guretzat.
Galde badaiteke, nori eman zenion bozka?
Wardakh-eko pastundar bati. Bere gurasoak ere kuchi nomadak ziren, gu bezala.
Zurea al da gamelu hori?
Baita beste hiru horiek ere. Artaldea eta zakurrak ere nireak dira.
Nongoak zarete?
Urtaroekin batera mugitzen gara. Negua han behean pasatzen dugu eta uda hemen goian, Panjshir bailara honetan.
Baina uda bukatu da jada…
Hemendik gutxira beheralderantz mugituko gara. Negua petrala da hemen. Elurrak dena estaltzen du eta abereek ez dute jatekorik.
Non igaroko duzue negua, beraz?
Bagram inguruan.
Ez al dute amerikarrek han euren base erraldoi hura?
Bai, baina ez diogu elkarri molestatzen.
Talibanekin arazorik izan al duzue inoiz?
Gu ez gara politikan sartzen.