Kalean gaur entzundakoa
Eta zuk, zer diozu?
“Amerikarrek Osama benetan harrapatu nahiko balute, egun bakar bat besterik ez lukete beharko.
Omar mula? Ordubetean baino ez.
Joku zikina besterik ez da hau! Funtsean, Amerikak ez du nahi Afganistan egonkor bat. Washingtonen benetako plana zera da; herrialde hau lehertarazi Asia erdian, horixe besterik ez. Zerrenda itzazu gure mugetan dauden herrialdeak: Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Tajikistan, Pakistan eta Txina. Entzun al
zenituen albisteak herenegun? Tajikistanen makina bat soldadu akatu dituzte islamistek. Talibanak hemen gobernuan zeudela ere, ez zen horrelakorik inoiz gertatu. Nola gerta liteke gaur? Duela gutxira arte, Afganistango iparraldea segurua zen. Orain, ordea, Kunduz infernua bilakatu da bertan dauden alemaniarrentzat, bai eta Badghis espainiarrentzat…Badakhshanen (Txinako mugan) ere erasoak egon dira eta berriki!
Talibanekin negoziatu? Baita zera ere! Amerikak ez du horrelakorik nahi. Baina horren atzeko benetako arrazoia nik esandakoa da: amerikarrek ez dute bakerik nahi Afganistanen.
Joku zikina baino ez da hau. Ez egin kasorik prentsan entzuten diren gezurrei!”
Kaixo Karlos!
Hor zaudela galderatxo batzuk baditut nik zuretzat, espero dut ni aspergarria ez izatea.
Hau irakurrita nola ikusten gaituzte han?. Denok berdin? Ala alemanak, espainarrak eta besteak amerikarren morroi ? Zertan ari dira hauek ezin badituzte armak erabili ez bada defentsarako?,herria eraikitzen?. Toki gehiagotan ibilia zarenez zer susmo harrapatzen diozu honi? Ba al dago logikarik? Egon al zara beste nazionalitateko soldaduekin? Interesgarria izango litzake jakitea zer pentsatzen duten, zer egiten duen georgiar, alemaniar edo, ezdakit, poloniar batek afghanistanen. Ez daude erreta diana moduan egoteaz ?
Karlos, ez dakizu ze gustora irakurtzen ditudan zure kronikak egunero! Segi fuerte eta kontuz ibili! Endrike galderak egitera animatu denez, nik beste bat: Zure burua arriskuan ikusten al duzu? Nola imaginatu behar dugu mendebaldeko herritarrok Afganistan segurtasun aldetik?
Aupa Endrike,
Nik uste kanpotarrekiko jarrera nahiko ona dela. Gazteek makina bat galdera egiten dizkizue eta, orohar, jendeak ondo hartzen zaitu. Ezin konparatu irandarren abegikortasunarekin, inondik ere, baina hura salbuespen itzela da.
Kanpoko soldaduak direla eta, amerikarrekin baino ezin izan dut hitz egin, akreditazio bila joan nintzenean.
Kabulen ez da kanpoko soldadurik ikusten, hiri kanpoaldeko euren baseetan daude eta handik konboietan mugitzen dira.
Euren artean bereizten ote duen jendeak…nik uste denak zaku berean sartzen dituztela: “kanpotarrak”, “mendebaldarrak”…
Zertan ari diren? Ziurrenik ospa egiteko ordua noiz iritsiko zain (Amerikak agindu eta gero, jakina).
Milesker, Sami!
Arriskuan ikusten ote dudan nire burua…
Momentuz Kabul eta Panshiren besterik ez naiz egon eta hauexek omen dira Afganistango tokirik seguruenak. Erdialdetik pixkat bat urrun bizi naiz eta normal paseiatzen dut kaletik; euren jatetxeetan bazkaldu, taxiak edo autobusak hartu…Beraiek bezela jazten naizenean ez naute begiratu ere egiten; europar erara baldin banoa, pittin bat gehiago baina ez modu txarrean. Funtsean, errezatu eta miseria pasa ezik, afganiar baten bizitza erritmoari eutsi diot.
Osotasunean hartuta, Afganistanen badaude eskualde “berdeak” (Kabul, Herat, Mazar) eta “gorriak” (Kandahar, Nimroz, Kunduz, Helmand…). Seguruena, jakina, eskualde berdeen artean mugitzea da baina horrek suposatzen du hegazkin bat hartu behar izatea gehienetan.
Laburbilduz, Afganistanen tokian tokiko azterketa egin behar dela. mugitzeko asmorik izatekotan, eguneratutako informazioa ezinbestekoa da. Atzo “garbi” zegoen errepidea gaur talibanen kontrolpean egon liteke.