Fikria
Fikria dut izena eta Kabulgoa naiz. Duela bi urtera arte, txikleak saltzen nituen kalean. Gehienetan, karretera erdian jarri eta auto gidariengana joaten nintzen; lehioa jo eta dirua eskatu. Ez nintzen eskolara joaten nire gurasoek dirua behar zutelako. Bi anaia eta ahizpa bat dauzkat. Zaharrena ni naiz. Eskola honetako zuzendariak kalean ezagutu nuen. Bi urte eman ditut jada hemen. Irakurtzen ikasi dut bai eta instrumentuak jotzen. Joan den astean, txelo hau utzi zidaten. Garestia omen da...
Read MoreFahima
Fahima Sarfaraz dut izena eta hautagaia naiz biharko hauteskundeetan. Bai gurasoek bai lagunek ez aurkeztea eskatzen zidaten; gazteegia nintzela, xiita nintzela eta, batez ere, emakumea… 2500 hautagaien artean, 410 emakume gaude. Banekien ez zela erraza izango. Kanpainan zehar, hiru hautagai eta zazpi langile bolondres akatu dituzte talibanek. Beste hamar, talibanen eskuetan daude oraindik, bahituta. Azken hilabetean zehar makina bat heriotza mehatxu jaso ditut, bai eta aipatu nahi ez...
Read More
Iruzkin berriak