Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Testigantzak » Hogeita gutxi Afganistanen
Ira26 2

Hogeita gutxi Afganistanen

Atalak: Testigantzak

Nongoak zarete?

Wardakh eskualdekoak, Kabuldik oso gertukoak. Pastundarrak gara.

Hiru gazte Qargah lakuan

Hiru gazte Qargah lakuan

Gerra al dago han?

Bai, jakina. Han beti egon da.

Zer da “beti”?

21 eta 22 urte ditugu. Jaio ginenean, errusiarrak zeuden hemen. Gero gerra zibila etorri zen, talibanak… eta gaur arte. Hori da “beti” guretzat.

Talibanik ezagutzen al duzue?

Jakina, gure familietan badaude batzuk. Wardakh-en normala da hori.

Ez duzue presiorik jasaten beraiekin bat egiteko?

Nahi izanez gero, norberak badaki nora jo.

Afganiar soldadu sartzeko asmorik izan duzue inoiz?

Baita zera ere! Oso arriskutsua da eta gaizki ordainduta dago. Ikastea nahiago dugu.

Zer ikasten ari zarete?

Enpresaritza.

Nik ere.

Informatika

Ez dira garai onenak enpresa bat martxan jartzeko hemen…

Gobernutik oso gertu egon beharra dago, hantxe gakoa!

Zer egiten duzue zuen denbora librean?

Lakura joan, kartetan jolastu, futbolean…

Musika gogoko duzue?

Ez asko.

Bai, hindi pop-a.

Nik ere.

Zuen inguruko talibanekin erne ibili beharko duzue, beraz…

No problem! Euren txekpoint-ekin topo egitekotan, musika-zinta aldatu eta meskitako kantuak jartzen ditugu berehala (barrez).

2 Iruzkin

  1. Endrike | 2010-09-27 at 7:44

    Kaixo Karlos

    Zure artikuluetan gizonak, hazarak, umeak, hiriko emakumeak.. agertu dira baina non dago aurreko eguneko pastun horren emaztea ? mutil hauen arrebak ? Itzalak al dira? Ba al dute hidi pop musikarik ? Hauk ere ba al daukate musika-zinta aldatzerik ?
    Beste galdera bat, mendeetan zehar konkistatzaile asko pasatu dira, azkenak badakigu nala bukatu zuten, Britaniarrak, Errusiarrak, eta orain Amerikarrak eta bere aliatuak;Gu. Nola sentitzen dira,harro,berdin zaie, ohituta daude, mespretxuz tontoak garela uzte dutelako eta etekinik handiena eteratzen saiatzen ari direlako…? zaindu!!

    Reply
  2. admin | 2010-09-27 at 11:49

    Itzalak dira, zeorrek esan duzu!

    Mutiko hauekin topo egin nuenean, familia bereko emakumeak aparte zeuden. Ezta pentsatu ere argazkirik ateratzea, are gutxiago gerturatzea…

    Hindi popa, Shakira edo Enrique Iglesias gogoko ote duten, ideiarik ez. Ezin jakin.

    Bestalde, beren historiaz harro daude afganiarrak. Talibanak gustuko ez dauzkaten askok ere, euren ausardia eta gerra egiteko trebetasuna goraipatzen dute.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA