Kabulgo eztula
Kutsadura eta hautsa direla eta, “Kabulgo eztula” hartu dut jada. Oraindik gogoan dut lehendabiziko egunetan izandako buruko min izugarri hura. Kabulgo altuerak (1.800m) ere zerikusia zuen horrekin; Larraren gainean egon gaitezke baina, tamalez, hemengo aireak ez du zerikusirik. Azken hamar egunotan buru belarri ibili naiz lanean, hauteskundeen jarraipen estuari eutsiz. Honela, gaur goizera arte ez dut denborarik izan nire etxe ondoko mendixkara igotzeko. Kutsadura lainoaren...
Read MoreOrratzak, udareak eta autoak
Honakoa duzue hauteskunde-txartela. Fija zaitezte erretratuen alboko ikurtxoetan. Atzo esaten nizuena, hauxe modu bakarra irakurtzen ez dakienak (hamarretik zortzik) bere aukera egin dezan.
Read MoreHauteskunde eguna Kabulen
Han hemenka eman dut egun osoa, ikastetxez-ikastetxe, bertan bildutako afganiarrekin solasean. Talibanek makina bat mehatxu egin badituzte ere, lasaitasuna izan da nagusi gaur bisitatu ditudan lau ikastetxeetan. Besterik ezean, afganiar ugari bertaratu dira lagunekin egoteko, sendiekin elkartzeko… funtsean, jai giroaz gozatzeko. Ez pentsa, bozkatu ez duten askok ere eskoletara jo dute gaur! Ez da harritzekoa, Kabulek ez baitu aisialdirako aukera handirik eskaintzen. “Bozkatu?...
Read MoreFahima
Fahima Sarfaraz dut izena eta hautagaia naiz biharko hauteskundeetan. Bai gurasoek bai lagunek ez aurkeztea eskatzen zidaten; gazteegia nintzela, xiita nintzela eta, batez ere, emakumea… 2500 hautagaien artean, 410 emakume gaude. Banekien ez zela erraza izango. Kanpainan zehar, hiru hautagai eta zazpi langile bolondres akatu dituzte talibanek. Beste hamar, talibanen eskuetan daude oraindik, bahituta. Azken hilabetean zehar makina bat heriotza mehatxu jaso ditut, bai eta aipatu nahi ez...
Read MorePastundarra eta tximinoa
Han zeuden biak: Tximinoa salto eta txiribueltaka, bere jabea abesten ari zen kantaren erritmoan, “dantzan”. Zoratuta zeuden inguruko umeak, nekez ikus baitaiteke honelako animaliarik Kabulen. Hautsak estalitako hiri hau baso tropikaleetatik oso urruti dago. Irudia bitxia bezain tristea iruditu zait: gizonak tximino batekin “elkarlanean” honela ibili beharra afgani (bertako moneta) urri batzuen truke tristea oso iruditu zait. Animaliak ere pena eman dit, jakina. Ume asko ikusi...
Read MoreBera ote?
Kabulen eman ditudan bost egunotan, bistan, inguruan izan ditut Kabulgo kaleak josten dituzten hautagaien hamaika erretratuak. Baina lana izan dela eta, ez diet apenas arretarik eskaini. Gaur goizean, kaletik nebilela, deskuidoz konturatu naiz atzoko hautagai pastundarrak turbante bera daramala bere hauteskunde afitxan. Eta Wali Zada anderea? Atzoko gabardina urdin harekin ere azalduko da? Jakinminak jota, bere erretrato bila joan naiz. Makina bat buelta eman ditut, oinez, emakume hautagaien...
Read MoreNorbait falta da hemen!
“Mr Karlos, hiru hautagairekin elkarrizketa lotu dizut gaur goizerako!”, esan dit Rahmatullahk telefonoz 8:00etan. Bi ordu beranduago bere autoan jasotzean, emakume batekin, pastun batekin eta tajiko batekin genuela hitzordua jakin dut. “Teshekur, mr Rahmatullah!”, eskertu diot, ostegunean iritsi nintzenetik hamaikagarren aldiz. Rahmatullahk “goizerako” esan du baina Kabulgo trafiko izugarria batetik, eta hiru ordezkari zirela ikusita bestetik, asuntuak egun osorako joko zuela...
Read MoreNazioarteko Turismoaren Eguna?
“World Tourism Day” -Nazioarteko Turismoaren Eguna- irailaren 27an ospatzen omen da. Interneten aurkitu dut informazioa gaur, panel honekin topo egin eta gero. Azpialdeko ezkerreko koadroari erreparatu eta afganiar turismo elkarterik izan badela deskubritu dut gaur. Bada, egia esan, izugarria da herrialde honek eskaini liezaiokeena balizko turistari. Azter dezagun Afghan Tourism Organization-ek azpimarratutakoa: “Mountanious” (menditsua) irakur daiteke goialdean. Izan ere, Hindu...
Read MoreHelduak eredu nonahi
Gaur goizean topatu dut honako koadrila hau. Komentarioak sobran daudela uste dut, argazkia nahikoa esanguratsua baita. Ala ez?
Read MoreRahmatullah, Jorge eta hirurok
Rahmatullah zain neukan Kabulen, haserre. Ez nion esan bila etortzeko aireportura… Kontua da goizeko 5:30ean iritsi naizela eta goizegi iruditzen zitzaidan bila etortzeko eskatzea. Azkenean, 10:00etan egin dugu topo eta bostekoa eman diogu elkarri lehenengo aldiz bizitzan –telefonoz eta internetez baino ez genuen elkar ezagutzen–. Rahmatullah ordea, zein den? Utzi errebobinatzen. Joan den urtean nahiko e-posta bitxia jaso nuen. Jorge izeneko igorleak nire izena interneten aurkitu eta...
Read More
Iruzkin berriak